xalbador-(r)en bidalketa guztiak


MILESKER OLENTZERO… eta urte berri on !!

Izengabea

Zer pasatzen da opor hauetan ? Magiaren eraginez kolegioak itxura berria hartu duela ? Egia ala ametsa dea ? Zer ikusiko da Xalbadorren aitzinean pasatzean ?
Egiazki hauxe ikusiko da, baina osaturik (gezitxoetan sakatu argazki guzien ikusteko) :


Eta bai, Olentzerok, Obra Taldeko burasoen laguntzarekin, bere marka utzi digu, urtearen egunik laburrenei argia ekarriz, eta urte-berri kari iragarki eder hori ezarriz kolegioko paretetan.
Orain bai, Xalbador kolegioaren logo erraldoiari esker, kolegio aitzinean pasatzean, denek jakinen dute non diren !
Aukera baliatu nahi dugu logoari buruz azalpen batzuen emateko, eta bide batez haren egilearen eskertzeko : Sylvie Etxart, urte luzez kolegioan buraso aktibo izana, eta jazko ekainean opari eder horrekin utzi gaituena ! Logoa ikasleen parte hartzeari esker egin zen. Xalbador kolegioan den magnoliari aipamen egiten dio, bai eta ere “Nere Pentzea”-ko beirateari. Bien arteko jokoa da.  Zuhaitza sinbolo azkarra da, bizi luzearena, etengabe errepikatzen den zikloarena : hazitik erroak, eta erroei esker zuhaitza hazten da, adarrak, kimuak, hostoak, loreak, fruituak sortuz. Eta etengabe berritzen da. Gure haurren garapena bezala, gure Herria eta Hizkuntzarenak bezala.
Logoaren hosto batek mihi itxura hartzen du : Euskaraz aitzina !!

P1000764 P1000762

 


EUSKARAREN EGUNA ABENDUAREN 3an

euskara365Euskaraz bizi nahi dut
Abenduaren 3an, ostegunez, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da.
Aurten ere egun horren ospatzea erabaki dugu, ikusiz gai horrek duen garrantzia : Euskara Seaskaren proiektuaren ardatz nagusia izanik, Euskararen erabilpenaren alde beste urrats bat emanen dugu, egun berezi bat antolatuz, ikasleekin elkarlanean. Aurten 3.eko ikasleak dira animazioen antolatzaileak eta eramaileak.

Goizean kolegioan tailerrak antolatuko dituzte : SUKALDARITZA eguberriko xokoletak egiteko, KARAOKE, DANTZA, AKROBAZIA, EUSKAL  XIFUMI, ERRELEBU jokoak, MARRAZKETA, MUS PARTIDEN xokoa, ZINEMA xokoa, MAHAIN JOKOEN xokoa.

Arratsaldean desfilea mozorroturik Kanboko plazaraino. Euskararen aldeko mezuak zabaltzeko parada izanen da. Egunaren bilduma eta argazkiak ondoko egunetan argitaratuko ditugu.

Eta zuek, nola ospatuko duzue egun hori ?

IKUS HEMEN France 3 Euskal  Herri telebistak egindako erreportaia.


6.ekoen ateraldia Sastarrainera

Irailaren 21etik 25era Xalbadorreko 6.ak Zestoako (Gizpuzkoa) Sastarrain baserri eskolara joan dira. Helburu nagusia zen ikasleen arteko harremanak sortzea eta azkartzea euskaraz. Piragua, paddle eta Ekain berri ekintzetaz gain, biologiako programan sartzen diren ogia eta ibilaldi ekologikoa egin dituzte.
Momentu goxo hauen irudiak…


Bi hitzordu garrantzitsu urriaren 24 eta 25ean

Bi hitzordu garrantzitsu ditugu urriaren 24 eta 25ean :

  • Xalbador kolegioan, urriaren 24tik 25era, Integrazio Batzordearen Brik a Brak-a.
    Jaz lehen aldikotz antolatu zen, arrakasta handiz. Bi egunez, altzari, liburu, tresna, joko, jauntzi, basera eta zernahi erosten ahalko duzue, prezio onean.
    Etekinak Integrazio Batordearentza izanen dira, elkarte horrek segi dezan ahalmen urritasuna duten ikasleei laguntza eslaitzen Seaskaren baitan.
    Xalbadorreko burasoak deituak dira lan txanda baten hartzera, eta itzuli baten egitera ere aste buru horretan.
    brik a brak Kanbo

 

  • Baionan, urriaren 24ean, 17etan, DEIADAR manifestaldia
    Hitzordu garrantzitsua, Euskara hizkuntza ofiziala izan dadin aldarrikatzeko, bai eta ere Euskal Herri Elkargoaren sortzea eskatzeko.
    Xalbadorreko burasoak manifaren ondoko pestan talo erretzen ariko dira.
    deiadar2015