Egitura bakoitzaren osaketa

Egitura bakoitzaren osaketa

SEASKA : Iparraldeko Ikastoletako buraso, ikasle eta langile guziak biltzen ditu. 

IKASTOLEN KONTSEILUA  : Ikastoletako Biltzar Nagusietan hautatu buraso eta langileen ordezkariek osatzen dute. 

BULEGO ERAGILEA  : Ikastolen Kontseiluko kideen artean hautatu buraso eta langileek osatzen dute.  

XALBADOR  BILTZAR NAGUSIA : Xalbador kolegioko buraso eta langile guziek osatzen dute. 

ADMINISTRAZIO KONTSEILUA :  Honela osatua da : 9 buraso eta langileen 2 ordezkari, Lan batzordeetako 3 ordezkari, (Besta, Euskaraz Bizi, Hezkuntza taldekoak) Kolegioko zuzendaria (bozkatzeko ahalmenik gabe) Seaskako Bulego Eragileko kide bat, gure eskaeraren arabera parte hartzen ahal duena  

XALBADOR KIROL ELKARTEA ASS : Kirol irakasle batek kudeatua. Elkartearen bulegoa honela osatua da : Lehendakaria : Kolegioko zuzendaria,  Diruzain eta idazkaria : gorputz heziketako irakasleak 

TXIRINBITO  : Burasoek eta hezkuntza aholkulariak kudeatua.   


JANTEGI : Haren Biltzar Nagusia jantegia erabiltzen duten eskoletako burasoen ordezkariek osatzen dute.