Mendiari mintzo, hirugarrenen proiektu artistiko kulturala

“Xalbador kolegioko hirugarreneko ikasleak aste batez Proiektu Artistiko Kulturalean (PAK) murgildu dira, erakasle taldeak mendiari buruz hautatu gaiari esker. Hainbat artisten laguntzarekin, hiru egunez mendian ibili dira Arrosatik Bidarraieraino eta Bidarraitik Itsasura. Mendia alde guzietatik barnatzeko parada izan da; historia, ekonomia, ingurumena etabar. Astean zehar eta beti ere mendia ardatz, ikusgarri batekin bururatu dute ateraldia.” (Kanaldude)

Bideoa

BOOKTRAILER

Aurten gure 5.ekoek EKE eta IKASek antolatutako Booktrailer lehiaketan parte hartu dute. Booktrailer (book = liburua / trailer = iragarki laburra) liburu bat irakurtzeko gogoa pizteko erabiltzen den bideo labur bat da.
Apirilaren 30ean, Baigorri eta Hendaiako ikasle batzuekin batera, Kanboko L’Aiglon zinegelan ikasleek haien lanak begiratu dituzte eta bozka baten ondotik Xalbadorrekoek bi sari irabazi dituzte :
-“Irakurtzeko gogoarena” : Onin eta surf txapelketa (Ainara eta Xexili).
-“Bozka gehien bildu duen booktrailerra” : Beldurraren gaztelua : Errauts uhartea (Xan, Jokin eta Kaiet).

IKASLEEN BOOKTRAILERRAK