Ateraldi pedagogikoak

oteiza-604x270

 « kanpoko lana, eskola eremuan edo auzoetan usaiazko irakaskuntzako ekintza bat da. Urrunago joanez egiten ahal diren ateraldiak, duten interes pedagogikoen arabera hautatuak dira“. Buletin Ofizialak

SEIGARRENETAN

 

Integrazio egonaldia : bi egunez, sartzearen aste berean. Xalbadorren berean oihalezko etxeetan akanpatuz, eta egunean zehar hainbat ekimen burutuz.

Helburuak :

    • elkar-ezagutza : ikasleen arteko harremanak sustatzea, bai eta ikasle-irakasleen artekoak -
    • euskara : euskara munduan murgiltzea urte hasieratik

 

Lizarrako ateraldia : 3 egun urte bukaeran.

Helburuak :

    • Euskal Herriaren, gure kulturaren oinarrizko ezagutza bermatzea.
    • Euskal nortasunarekin eta euskararekin lotura sendotzea.
    • Harremanak landu, ongi pasa
BOSTGARRENETAN :
    • Egun bateko ateraldia – “Baiona erdi aroan” eta "Ansot-eko ordokia" frantsesa / historia geografia / biologia / arte plastikoak ikasgaien inguruan.
    • Tolosako Laskorain ikastolarekiko trukea” : bikoteak osaturik, 3 egun haien etxeetan, eta 3 egun hemengo etxeetan. Helburuak : Euskara, harremanak, beste eskualde baten ezagutza. Bidenabar, Donostiako Eureka ! zientzi parkearen bisita eginen da .

LAUGARRENETAN :
    • Egonaldi linguistikoak : Santanderren (Gaztelera lehen hizkuntza dutenentzat) eta Bilbon (ingelesezko murgiltze osoan, ingelesa 1. hizkuntza dutenentzat), 3. hiruhilekoan.
      Helburuak : Santander : beste herrialde bateko bizimodua deskubritzea (orduak, etxeak, janaria..) museoak, arkitektura, artea ahozko entzumena eta adierazpena lantzea, arratsak familia batean pasatuz (murgiltze linguistikoa) munduarekiko irekitasuna, kuriositatea piztea talde baten bizia, harreman sozialak. Bilbo : ingelesa praktikatzea, aste bat monitore ingelesekin egonez ; Bilbo eta bere inguruak ezagutzea ; aterbe batean iraganen da aste hori, Ikastolen Elkartearen "Enjoy English" programaren eskutik.
    • 2 eguneko ateraldia Bizkaira, Gernika Durango inguruan. Helburuak : Euskal Herriaren, gure kulturaren oinarrizko ezagutza.
    • Durangoko euskal liburu eta disko azoka. Dokumentalistak eta euskara irakasleek antolatu ateraldia. Helburua : Arloka (liburu, aldizkari, disko, CD-ROM ...) urtean zehar euskaraz argitaratzen denaren berri hartzea eta ondotik aurkeztea

HIRUGARRENETAN :
    • Irakasgaien arteko proiektuak – ekintza kulturala : PAK deituriko proiektua. Aurtengo gaiak : “Cyrano" eta "Migrazioak”. Helburuak : Ikasketei zentzu gehiago ematea, ikasleek gai desberdinen arteko koherentzia ikus dezaten ; sorkuntza artistikoan ikasleak inplikatu. Gaiartekotasunean gogoetan sartzen dira. Gaiaren inguruan, maila desberdinetan, (dantza, musika, entzun-ikusak, antzerkia...) aste bateko lana eramaten da, eta emanaldi batekin bururatzen da Bastidan.
    • Etxepare lizeoa - ikastetxearen bisita, lizeo orokor eta teknologikoaren eta lizeo profesionalaren aurkezpena.
    • Aste bateko enpresetako ikastaroa : lan mundua deskubritzeko, ikasle bakoitzaren proiektu pertsonalaren eraikitzen laguntzeko.