xalbador-(r)en bidalketa guztiak


2015/2016 ESKOLA SARTZEA

Eskola sartzea goxoki iragan da. Aurten 339 ikasle ditugu, Xalbadorren sekulan izan ez den kopurua : 14 gela ditugu (lau 6.etan eta 5.etan, eta hiru 4.etan eta 3.etan).
Pedagogia arloan ikastetxe proiektua garatzen segituko dugu, ikasle bakoitzaren beharrei ahal bezain ongi eranztunez.
Antolaketari dagokionez, ikastetxearen kapazitatearen mugetara hurbiltzen ari gara, eta aurten Administrazioa Kontseiluaren baitan ikertu beharko dugu heldu den urteko sartzea nola antolatu, jakinez Baionako kolegioa ireki aitzin (2017/2018 ikasturtean) azkena izanen dela. Continue reading


GANER HUSTEA KANBON XALBADORREN ALDE !

 

Apirilaren  26ean KANBO JUDO elkarteak ganer hustea antolatzen du Kanboko ezker paretan.

Irabaziak Xalbador kolegioari eskeiniak izanen dira, berrikitan Espainiako auzitegiek Gipuzkoako Diputazioak Xalbador kolegioarentzat bozkatu zuen 600 000 €-ko laguntza debekatu baitute.

Bihotzez eskertzen ditugu Kanbo Judo elkarteko kideak jestu eskuzabal horrengatik.

Gure burasoak nahi ditugu motibatu egun horretan itzuli bat egin dezaten Kanboko Ezker Continue reading


BECtso saioa Xalbadorren ere

Bectso afitxabertso compo

Apirilaren 18an, larunbatez, 18:00etan Bectso saioa iraganen da Baionako antzokian, Seaskak antolaturik : azken bertsolari txapelketa nagusiko zortzi finalistekin. Bertsulariak Ziburuko ikastolaren alde ariko dira. Txartelak Xalbadorren salgai dira, eta interesatua denak eska ditzala, tokiak mugatuak baitira.

Continue reading


KORRIKA 19 : EUSKAHALDUN !

Korrika19korrika19 3

KORRIKA KANBON HELDU DEN OSTIRALEAN. XALBADOR ERE EUSKAHALDUN !!
2015eko martxoaren 19an Urepelen, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzigarrenez, martxoaren 29an Bilbora heldu arte.
Xehetasun guziak (ordutegi, ibilbide, hitzordu…) hemen.

XALBADOR Kolegioak  bere kilometroa hartu du : martxoaren 20an ostiralez, goizeko 7:42etan, 139. KM
Kasu :  15 mn lehenago bederen tokian izaitea beharrezkoa da
Non :  KANBOn, Errobi ikastolaren parean. Ibilbidea : Ikastolatik kolegiorat hiri barneko itzulguneraino
ZUEKIN eta zuen haurrekin kondatzen dugu.
8.30etan ikasleak kurtsoetan sartuko dira.

ARRATSALDEAN
Korrikaren ospatzeko, eta Euskararekiko atxikimenduaren erakusteko, animazio arratsaldea izanen da ostiralean : KORRIKA TTIPI antolatzen da Kanbon, besteak beste 3 kolegioetako ikasleekin (800 bat ikasle !). Kolegioetako ikasleek harrera hesi erraldoi bat eginen diete 1. mailako eta ama ikastolako haurrei : 13’50etan hasiz Kanboko 2 itzuli eginen dira, bukaera frontoian askari batekin eginen delarik.

korrika19 2


TOLOSA / XALBADOR TRUKAKETA 5.ean

DSC_0048 DSC_0102  DSC_0012DSC_0105

Aurten hirugarren aldikoz gauzatzen dute Xalbador Kolegioko 5.eko ikasle-irakasleek Tolosako (Gipuzkoa) Laskorain ikastolarekiko trukaketa. Gure ikastetxea biziki atxikia da proiektu honi, garrantzi handiko helburuak baititu :

  • Euskararen erabilpena indartu : adin berekoen artean euskaraz komunikatzea, hizkuntzaren garrantziaz ohartaraztea, eta erabilpenerako motibatzea.
  • Euskal Herriaren ezagutza sakondu : gure herriaren beste eskualde bat ezagutzea, Euskal Herriaren aniztasuna agerian ezartzea  (euskalkia, geografia, bizi modua, ekonomia….).
  • Harremanak landu : beste ikastola bateko adin bereko gazteekin harremanak ukaitea, elkar ezagutzea, ongi pasatzea.

Tolosarrak gure ikastetxe eta etxeetara jin dira 2015eko urtarrilaren 14tik 16ra, asteazkenetik ostiralera. Eta ondotik, gu Tolosarat joanen gara martxoaren 25tik 27ra.
Ikasleak bikoteka emanak dira. Ikasturtean zehar, bikoteen elkar ezagutza internet bidez landua izan da : bakoitzaren aurkezpena, bakoitzaren ingurunea (herria, familia, bizimoldea…).

Aste honetan, lagun Tolosarrentzat eskola orduetan aktibitate desberdinak antolatuak izan dira, tailer moduan : pista jokoa, Kanbo herriaren ezagutza, trinketean pilotak eta sareak eskuz egitea, Yoseikan Budo, karaokea, marrazkia, bertsolaritza, irratigintza eta beste joko bat. Eskola orduetatik kanpo, ikasleak familien etxeetan egon dira, eta hango irakasleak gureekin ibili dira eskualdea ezagutzen .

Topaketa arraskastatsua izan da : Euskara sekula baino gehiago erabilia izan da, ikasleen  elkar ezagutza gauzatu da, harreman politak egin dira,  eta aroa lagun, hiru egun zoragarri pasatu ditugu. Ikasleak anitz inplikatu dira proiektuan, sorkuntza ederrak eginez eta arduraz jokatuz ; burasoak ere gogotik sartu dira jokoan. Aipamen berezia antolaketan buru belarri ibili diren irakasle arduradunei (Maite, Benoît eta Gillermo), eta laguntza eman duten guziei : Ellande, Jokin, Aritz, Jose, Naia, Gorka, Panpi, Leire, Ainhoa, Oier, Janire, beste irakasleak….

Orain Tolosarako bidaia berantetsia dugu. Ea martxoa fite heldu den !

Hemen atzemanen dituzue Euskal Irratiekin egin ditugun grabaketak :

Quizz 01 :

Quizz 02 :

Bertso 01 :

Bertso 02 :

Elkarrizketa :

 

 

DSC_0085 DSC_0107DSC_0096DSC_0078