xalbador-(r)en bidalketa guztiak


EUSKARAREN EGUNA XALBADORREN : EUSKARAINTZINA !!

Euskararen egunean, abenduaren 3an, ikasle batzordeko kideek antolatutako lasterketa bat izan zen. Lasterketa horren helburua, denek elkarrekin euskal herriko zazpi probintzietako hiriburuak lotzen dituen distantzia egitea izan zen, hots 500 bat km. Xalbadorreko ikasleek, pentsatutako distantzia bi aldiz egitea lortu zuten : 1000 km !! BIBA XALBADOR ! BIBA EUSKARA !

 


LANBIDE FOROA Etxepare lizeoan abenduaren 7an

Jaz Xalbadorren antolatu genuen lanbide foroak segitzeko gogoa eman zigun. Aurten Seaska mailakoa antolatzen da, Euskal Konfederazioarekin batera.

Hitzordua abenduaren 7an, 9etatik arratsaldeko 5etara. Menuan, 80 profesional 10 arlotan banaturik, eta  3 eztabaida : 12:00etan Euskara lan munduan, 14:30etan lanbide heziketa, eta 15:30etan tokiko beharrak. Tokian berean bazkaltzen ahalko da, eta ostatua izanen da ere.

Afitxa 2019

Lanbideforoa- azkena


MINTZALDIA : pantailak, besteak eta ni

Maiatzaren 21ean, asteartez, 19etatik 21etara, Xalbador kolegioko Hezkuntza Taldeak konferentzia batetara gomitatzen zaitu. Gaia : pantailak, besteak eta ni.

Pantailen erabilpena, eta bestekiko duen eragina (sare sozialak, hiritartasunaren errespetua, nortasun numerikoa…) aipatuko dira.

Konferentzia Tralalalère elkarteko kide Ghislaine Lasausak emanen du. Azalpenen ondotik galdera-erantzunak eta eztabaida izanen dira.

Azken urteetan buraso askoren galdea izan da holako gaualdi baten antolatzea. Ez huts egin !!

 

 


LANBIDE FOROA

Xalbadorreko Hezkuntza Taldeak Lanbideen foroa antolatu zuen abenduaren 1ean, 1. aldikoz. Bilana oso baikorra da. Foroa arrakastatsua izan da, bai kopuruen aldetik, bai kualitatiboki.
Helburua zen familiei orientazioaz gogoetatzeko parada eskaintzea, eta toki berezi bat egitea lanbide heziketari, pentsatzen baitugu arlo hori oso interesgarria dela, baina jendartean aski irudi txarra duela.
50 bat profesionalek parte hartu zuen, arlo desberdinetakoak, eta oro har kontent agertu dira ideiarekin, bai eta ere antolaketarekin, eta gehienak berriz etortzeko prest dira (anitz gure ikasle ohiak edo gure burasoak ziren). Bihotzez eskertzen ditugu etortzeagatik !
140 bat familia etorri zen egun horretan (Xalbadorrekoak batez ere, baina Seaskako beste bigarren mailetakoak ere) ; galdetegia bete zutenek balorazio baikorra egiten zuten, proposamen batzuekin batera.
Irakasle batzuek ikasleei zuzendutako joko bat antolatu zuten, eta arrakastatsua izan zen (110 erantzun eta saristatu bat) ; jokoari esker errextu zen ikasleak profesionalengana joatea.
Antolaketa materiala egokia izan da (eskerrak laguntza eman duten guziei, ikasle, irakasle, Pesta Taldeko buraso), nahiz badiren hobetzeko puntuak.
Komunikazio mailan, Seaska mailan komunikatzeko hautua egin zen, foroa Euskaraz iragaiten zela segurtatzeko.
Geroari buruz, Seaska mailan gogoetatuko dugu ea foro hori urtero “itzulikatuz” behar denez antolatu. Gure Hezkuntza Taldea prest da heldu den urtean berriz antolatzeko. Arlo profesionalaren inguruan lanketa egitea garrantzitsua zaigu, bai eta ere Hego Euskal Herriko eskaintzaz informazioa ematea ere.
Ikus argazkiak, geziak klik eginez :