EUSKARAREN EGUNA ABENDUAREN 3an

euskara365Euskaraz bizi nahi dut
Abenduaren 3an, ostegunez, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da.
Aurten ere egun horren ospatzea erabaki dugu, ikusiz gai horrek duen garrantzia : Euskara Seaskaren proiektuaren ardatz nagusia izanik, Euskararen erabilpenaren alde beste urrats bat emanen dugu, egun berezi bat antolatuz, ikasleekin elkarlanean. Aurten 3.eko ikasleak dira animazioen antolatzaileak eta eramaileak.

Goizean kolegioan tailerrak antolatuko dituzte : SUKALDARITZA eguberriko xokoletak egiteko, KARAOKE, DANTZA, AKROBAZIA, EUSKAL  XIFUMI, ERRELEBU jokoak, MARRAZKETA, MUS PARTIDEN xokoa, ZINEMA xokoa, MAHAIN JOKOEN xokoa.

Arratsaldean desfilea mozorroturik Kanboko plazaraino. Euskararen aldeko mezuak zabaltzeko parada izanen da. Egunaren bilduma eta argazkiak ondoko egunetan argitaratuko ditugu.

Eta zuek, nola ospatuko duzue egun hori ?

IKUS HEMEN France 3 Euskal  Herri telebistak egindako erreportaia.


IALA ESKOLA

“Aldi honetan ere lanean ongi aritu izan gira, eskola ezberdinen gaia jorratuz. Kanpoko partaideek beste eskola esperientziak aipatu dizkiete gure ikasleer (Iparraldeko erlegintza eskola, Pariseko “lycée auto-géré” delakoa, Bizi toki…), tailer biziak izan dira (antzerkia Manex Fusch-ekin, kirola, zinema, marrazki akademikoa), filmeen proiekzioak eta, bistan dena, erakasleek prestatu ekimen interesgarriak : sukaldaritza , pentsamolde dibergentea, euskararen erakaskuntzaren eta SEASKAren historia, etab…

Erakasleek ekarritako haien ikasle denborako argazkiekin egindako erakusketa biziki preziatu dute ikasleek (irri anitz izan dira!).

Eskola ezberdinak aipatzeaz gain sormena garatzeko eta bultzatzeko ekimenak martxan jartzen saiatu gira. Bukaerako ekoizpena ildo horretan zegoen: “biharko ikastola asmatu eta aurkeztu”…

Usaiako ikasleen esku hartze baikorra eta aktiboa ikusi dugu…

Are, animo, 14. IALA hurbiltzen zaigu…”


Arberoako ateraldi geologikoa

Irailaren 24 eta 25ean, taldeen arabera, Xalbadorreko 5.ak Arberoa eskualdean ibili dira, geologiako programari lotutako ateraldikari. Alde batetik Donamartiriko eskualdetik, Eltzarruzepeko ibilaldiari esker, kare harriari buruzko informazioak bildu dituzte, obserbaketek eta manipulazioek lagundurik. Bestalde, Izturitze eta Otxozelaiko harpeen bisita geologikoari esker, fosilak hurbiletik ikusi ahal izan dituzte eta ulertu hauen interesa lehengo paisaien berreraikuntzan.

Eguraldia aldekoa izan dugu eta ikasleek baikorki parte hartu dute. Ikasi dutena afitxa moduan aurkeztu dute, hemen dituzue adibide batzuk :


6.ekoen ateraldia Sastarrainera

Irailaren 21etik 25era Xalbadorreko 6.ak Zestoako (Gizpuzkoa) Sastarrain baserri eskolara joan dira. Helburu nagusia zen ikasleen arteko harremanak sortzea eta azkartzea euskaraz. Piragua, paddle eta Ekain berri ekintzetaz gain, biologiako programan sartzen diren ogia eta ibilaldi ekologikoa egin dituzte.
Momentu goxo hauen irudiak…


Bi hitzordu garrantzitsu urriaren 24 eta 25ean

Bi hitzordu garrantzitsu ditugu urriaren 24 eta 25ean :

  • Xalbador kolegioan, urriaren 24tik 25era, Integrazio Batzordearen Brik a Brak-a.
    Jaz lehen aldikotz antolatu zen, arrakasta handiz. Bi egunez, altzari, liburu, tresna, joko, jauntzi, basera eta zernahi erosten ahalko duzue, prezio onean.
    Etekinak Integrazio Batordearentza izanen dira, elkarte horrek segi dezan ahalmen urritasuna duten ikasleei laguntza eslaitzen Seaskaren baitan.
    Xalbadorreko burasoak deituak dira lan txanda baten hartzera, eta itzuli baten egitera ere aste buru horretan.
    brik a brak Kanbo

 

  • Baionan, urriaren 24ean, 17etan, DEIADAR manifestaldia
    Hitzordu garrantzitsua, Euskara hizkuntza ofiziala izan dadin aldarrikatzeko, bai eta ere Euskal Herri Elkargoaren sortzea eskatzeko.
    Xalbadorreko burasoak manifaren ondoko pestan talo erretzen ariko dira.
    deiadar2015