MILESKER OLENTZERO… eta urte berri on !!

Izengabea

Zer pasatzen da opor hauetan ? Magiaren eraginez kolegioak itxura berria hartu duela ? Egia ala ametsa dea ? Zer ikusiko da Xalbadorren aitzinean pasatzean ?
Egiazki hauxe ikusiko da, baina osaturik (gezitxoetan sakatu argazki guzien ikusteko) :


Eta bai, Olentzerok, Obra Taldeko burasoen laguntzarekin, bere marka utzi digu, urtearen egunik laburrenei argia ekarriz, eta urte-berri kari iragarki eder hori ezarriz kolegioko paretetan.
Orain bai, Xalbador kolegioaren logo erraldoiari esker, kolegio aitzinean pasatzean, denek jakinen dute non diren !
Aukera baliatu nahi dugu logoari buruz azalpen batzuen emateko, eta bide batez haren egilearen eskertzeko : Sylvie Etxart, urte luzez kolegioan buraso aktibo izana, eta jazko ekainean opari eder horrekin utzi gaituena ! Logoa ikasleen parte hartzeari esker egin zen. Xalbador kolegioan den magnoliari aipamen egiten dio, bai eta ere “Nere Pentzea”-ko beirateari. Bien arteko jokoa da.  Zuhaitza sinbolo azkarra da, bizi luzearena, etengabe errepikatzen den zikloarena : hazitik erroak, eta erroei esker zuhaitza hazten da, adarrak, kimuak, hostoak, loreak, fruituak sortuz. Eta etengabe berritzen da. Gure haurren garapena bezala, gure Herria eta Hizkuntzarenak bezala.
Logoaren hosto batek mihi itxura hartzen du : Euskaraz aitzina !!

P1000764 P1000762

 


DURANGOKO AZOKA

Urtero bezala, Xalbador kolegioko 4.eko ikasleak Durangoko azokara joan gara. Goizeko 9:00etan autobusa hartu dugu eta 11:00etan iritsi gara. Lau taldetan banaturik, bakoitzak bere egitaraua segitu du. Lehen taldea azokara joan den bitartean, bigarrena aldiz zinemara joan da, bikoizketa tailerra segitzera eta azken bi taldeak hiria bisitatzera.

Durangoko azoka biziki handia da eta urtero jende anitz biltzen da. Duela 50 urte hasi zen egiten eta gaur egun ere Euskal-Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da. Bestalde, idazleek eta musikariek haien irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate. Batez ere kulturzaleen eta euskaldun guzien topalekua da.

Egun horretan Katixa Agirre idazle irakasleak, ikus-entzunezkoetan dagoen sexismoa aipatu digu. Bikoizketa tailerrean aldiz Doraemon marrazki biziduneko bikoizketa egileak gurekin mintzatu dira eta ondotik gu ere marrazki biziduna doblatzen saiatu gara. Hiriaren bisitari esker, galdezketa eta mapa batekin, Durango hiriaren eraikuntza nagusiak eta hango Historia ezagutzeko parada ukan dugu.

Horra Durangoko azokan egin ditugun aktibitate ezberdinak. Han anitz ikasi eta ikusi dugu!

Idoia Hirigoien eta Leire Echelecu (4C)


Etxekoak: kritika literarioa

 

Azaroaren 16an, 4.eko ikasleak Huts teatroaren Etxekoak antzerkia ikustera joan gira Luhusoko Harri Xuri gelara.

Antzerki honetan, Maddi neska gaztea etxera sartzen da, maitemindurik. Afrikan egon da urtebete eta han du ezagutu Mamadou. “Beltza da, eta ederra, zentzu guzietan” dio Maddik.

Etxean eta herrian, onartuko ote dute maitasun hori? Familiak, Imanol, Amama eta Goiok, nola hartuko du berri hura?

Amamak argiki adierazten dio Maddiri euskaldun bat nahiagoko zuela. Goiok, aldiz, sentimentala baita, haien maitasuna idealizatzen du, legeak eman zailtasun guziak ulertu gabe. Maddik ere ez du dudatzen Mamadou Afrikatik etorriko dela paper-gabea eta pobrea izanagatik: maitasuna badelarik, eskubidea badagoela pentsatzen du. Baina mundua injustoa da eta hori ulertarazi nahi dio Imanolek: lege eta muga absurdoak hor dira.

Antzerki honek maitasuna, arrazakeria, immigrazioa aipatzen ditu.

Antzerki honetan momentu irrigarriak eta absurdoak daude. Irri egin dugu Goio Mamadourekin telefonoan mintzo delarik eta Goiori “Txolin” deitzen diotelarik maitasunez hitz egiten duelako.

Antzerki hori biziki maitatu dugu eta ikustera joatea aholkatzen dizuegu memento goxo eta irrigarri bat pasatuko duzuelako, gizarte gaiei buruz gogoeta sakona piztuz.

Nahia Echeberry Larcabal ; Luken Noden ; Betti Albor; Irati Forsans-Aire; Joana Dubourg-Hiriart (4A)