Klima aldaketa

Ekainaren 12an Baionako elkarteen etxera joan ziren 4.eko ikasle guztiak, Seaskako beste kolegioetako 4.eko ikasleekin batera.
Eguna animatu zuten elkarteak Bizi, Itsas Arima, Bil eta Garbi, CPIE, Water family-Euskal Herriko
laborantza ganbara eta Iener-Enargia izan ziren.
Goizean elkarte bakoitzak klima aldaketak sortutako egoera desberdinak landu zituen tailer eta jokoenbidez. Arratsaldean hitzaldi batean parte hartu zuten ikasleek, Kanaldude telebistako Pantxika Maitiakazetariak animaturik. Klima aldaketari aurre egiteko urratsak eta mezuak aipatu zituzten elkartedesberdinek, eta Kolegioko ikasleek parte hartze zuzena izan zuten bertan: lau ikaslek urtean zehar landutako proiektu bat azaldu zuten, beste lauk bertso bat kantatu zuten eta beste sei oholtzara igo ziren mezuak erakustera.
Esperientzia biziki baikorra izan zen irakasleentzat eta uste dugu ikasleek ere ikasi eta aldi berean egun goxo bat pasa zutela.

Naiz artikulua