BERTSO TAILERRA

Bertso tailerrari amaiera emateko, martxoaren 28an 6.eko ikasle guztiak Seaskara joan ginen bertso saio baten entzutera. Maddi Sarasua, Haira Aizpurua, Haize Lekuona eta Amets Arzallus bertsolariak jin ziren kolegiora.

6Bko bost ikaslek gai emaile lana egiteko xantza ukan genuen. Ainhoa Sarasuak prestatutako gai bikainak irakurri genituen, estresa pixka batekin. Zorionez, giro ona izan zen eta denak errespetuz aritu ginen bertsolariak entzuten.

Momentu goxo bat pasa genuen konpania onean. Bukaeran, Ainhoak gitarraz lagundurik, ikasle eta bertsolariek Xalbadorren « Herria eta hizkuntza » bertso sorta kantatu genuen.

Xane, Eneka, Ainhoa, Kattalin eta Jone.

LIBURU IBILTARIA 2022

LIBURU IBILTARIA sortzen dugu denon artean. Bilboko ABUSU Ikastolak, IBILALDIA antolatzaileak, liburuari hasiera eman dio eta gero, ikastolaz ikastola, osatzen joaten da, TAFALLA ikastolak, NAFARROA OINEZeko antolatzaileak, bukaera eman arte. Ikastola bakoitzak orrialde bat betetzen du (testua eta marrazkia).

Aste honetan LIBURU IBILTARIA XALBADOR kolegioan dugu !

 

AZTERKETA EUSKARAZ : Kantuaren grabaketa

XALBADOR kologioko ikasle batzordeko kideek Azterketa Euskaraz kantuaren grabaketan parte hartu dute ! Kantuaren hitzak Odei Barrosok idatzi ditu eta doinua Xutik taldeak jarri du.
Laster aterako da kantua! Belarriak luza eta segi dezagun Azterketak Euskaraz aldarrikatzen ! LORTU ARTE ! 

IALA MODA JANTZIGINTZA

IALA honetan ikasleek lau ardatz nagusi landu dituzte :
1) Moda eta nortasuna / identitatearen eraikuntza : Moda aipatzerakoan, janzteko maneraz ari gara, gizarte batean eta garai zehatz batean (jantzi, osagarri, orrazkera etab). Bereziki marketing-tekniken bitartez sortu eta hedabideen bitartez zabaltzen da. Beraz bere aniztasunean, moda identitateari loturik dago eta askatasun, hertsadura, imitazio, ezberdintze edo kontestazio… hitzen sinonimo izan daiteke.
2) Jantzigintzaren industriaren egoera : Jantzigintzaren industria alor biziki zabala da, etapa ezberdinak dituena: jantzien diseinatzetik fabrikaziora eta komertzializazioraino doana. Mundu mailako industria horrek sortzen duen errealitatea aipagai izan da IALA honetan.
3) Jantzigintzaren alternatibak : Moda eta jantzigintza beste manera batez pentsatzen duten sortzaile batzuen proiektuak, erronkak eta ametsak ezagutu ditugu, kontsumo gai den jantzia beste manera batez hurbilduz.
4) Jantzigintza eta Historia / Kultura : Jantziek istorioak kontatzen dituzte. Halaber, Historia konta dezakete, garai baten kontakizuna egin dezakete, gizarte baten eta kultura baten adierazpen izan daitezke.

Kurtsoetaz gain tailer desberdinak antolatuak izan dira :
-Seigarrenean : Bitxi tailerra Xole Mariluzekin (diaporama)

-Bosgarrenean :
Joste tailerrak Guillemette Pocecco eta Aurore Martinekin
(diaporama)

Brasilgo eskumuturreko tailerra Mila Otegirekin (diaporama)

Laugarrenean : Serigrafi tailerra Jon Paterne eta Frantxoa Usandisagarekin (EZ KEXAkoak) (diaporama)

-SEASKAn Euskal dantzako jantzi erakusketa – Claude Iruretagoyena (Maritzuli Konpainia) (diaporama)

Milesker anitz kanpoko partaideei !