IALA : GURE MENDEKO ARTEA

Duela orain 15 urte XXI. mendean sartu gira. 2000.urteko pasaiaren isteria laster ahantzi eta mende berrian ohar gabean murgildu gira.
Mende horretan dira sortuak gure ikasle guziak. XXI. mendea, haien mendea da… eta izanen…

Zertan da mende berri hau ? Holakotan, jendartearen mirail zorrotza bezain uste gabekoa eskaintzen digu Arteak :
– komunikazio teknologia berrien eragin sakona,
– oraina eta iraganaren arteko joan-jinak,
-jendartearen balio batzuen sendotzea : diruaren tokia, indibidualismoa,
– eta beste…                                                                     … erakutsiz.

Ikasle guziek bizi dezaten egun erdi artistikoa izan da gure helburuetariko bat :
– kanpoko instalazio erraldoia 6.ean, (argazkiak)
– auzo lanean oinarritako obrak 5.ean, (argazkiak)
– Stopmotion eta bideo tailerrak 4.ean, (haien ekoizpenak “IKASLEEN XOKOAn” aurkituko dituzue)
– antzerkia 3.ean.

Nahiz eta lehen artista berak eta bere obrek garrantzi osoa zeukaten gaurregun erakusketen antolaketa eta obra ezberdinen lotzea arte munduaren premiazko osagaia bilakatu da ere.

Ildo beretik segitzeko, ostiraleko ahozkorako ikasleek mulzoka arte erakusketa bat antolatu behar zuten. Erakusketa hau egiteko lehen hiru egunetan ikusitako obren artean hautu bat egin behar zuten haiek aukeratutako gai librea ilustratzeko. Obra horien ezaugarriak epaien aurrean aurkeztu dituzte baita ere gai amankomunaren araberako loturak. Usaiako lanaren kalitatea oraindik ere ageri da.

Komunikazio Ez Bortitza : burasoendako tailerrak

Otsailaren 11an, Hezkuntza Taldeak Komunikazio Ez Bortitzari buruzko gaualdia antolatu zuen.
Aurkezpenaren animatzeko, Joëlle Van Dijk formatzailea errezibitu genuen, eta galdera-erantzunen bidez gaiari buruzko argibide batzuk eman zituen.
Maialen Etxartek, ondotik, Xalbador kolegioaren burasoei zuzenduak diren hiru tailer proposatuko dituela erran zigun. Tailerrak larunbata goizez iraganen dira, martxoaren 12an, apirilaren 16ean eta maiatzaren 5ean. Hoberena denetan parte hartzea da, bestela zentzua galtzen du.
Hemen duzue izena emateko fitxa.

MILESKER OLENTZERO… eta urte berri on !!

Izengabea

Zer pasatzen da opor hauetan ? Magiaren eraginez kolegioak itxura berria hartu duela ? Egia ala ametsa dea ? Zer ikusiko da Xalbadorren aitzinean pasatzean ?
Egiazki hauxe ikusiko da, baina osaturik (gezitxoetan sakatu argazki guzien ikusteko) :


Eta bai, Olentzerok, Obra Taldeko burasoen laguntzarekin, bere marka utzi digu, urtearen egunik laburrenei argia ekarriz, eta urte-berri kari iragarki eder hori ezarriz kolegioko paretetan.
Orain bai, Xalbador kolegioaren logo erraldoiari esker, kolegio aitzinean pasatzean, denek jakinen dute non diren !
Aukera baliatu nahi dugu logoari buruz azalpen batzuen emateko, eta bide batez haren egilearen eskertzeko : Sylvie Etxart, urte luzez kolegioan buraso aktibo izana, eta jazko ekainean opari eder horrekin utzi gaituena ! Logoa ikasleen parte hartzeari esker egin zen. Xalbador kolegioan den magnoliari aipamen egiten dio, bai eta ere “Nere Pentzea”-ko beirateari. Bien arteko jokoa da.  Zuhaitza sinbolo azkarra da, bizi luzearena, etengabe errepikatzen den zikloarena : hazitik erroak, eta erroei esker zuhaitza hazten da, adarrak, kimuak, hostoak, loreak, fruituak sortuz. Eta etengabe berritzen da. Gure haurren garapena bezala, gure Herria eta Hizkuntzarenak bezala.
Logoaren hosto batek mihi itxura hartzen du : Euskaraz aitzina !!

P1000764 P1000762