Kategoriaren artxiboa: Sailkatu gabea


Hondartza ateraldia

Hirugarreneko ikasleak Angeluko hondartzan

Ekainaren 15ean 3.eko ikasle guztiak Angeluko hondartzara joan ginen, “Goazen itsasora!” proiektuaren kari.

Helburuak ziren, gure ingurune hurbilean egin daitekeen aktibitate baten deskubritzea (surf), itsasoari buruzko ezagutzak azkartzea eta ingurune horren babestearen beharrari sentsibilizatzea.

Aroa lagun, egun biziki goxoa pasa genuen: goizean surf kurtsoa ukan ginuen (euskaraz!), eta hondartzako zikinen biltzen ari izan ginen. Arratsaldean, hondartzan bainatzeko santza ere ukan ginuen, uhainetan jostatuz, aldi huntan gorputza baliatuz taula gisa. 

Urtea eta kolegioko 4 urteak ederki bukatzeko parada ezin hobea!

Ah eta aholku bat ondoko urterako : krema eman ezazue (ai ai ai iguzki kolpeak!!)


Azterketa euskaraz : Bideoklipa

Azterketak euskaraz !

Hitzak : Odei Barroso
Bideoklipa : Alkimia films
Muskia taldea : Xutik
Ikasle Batzordeko kideak

Ikasle batzordeko kideak buru belarri lanean aritu dira Azterketak Euskaraz kliparen grabaketa prestatzen.
Esker mila Odei Barroso-ri kantuaren hitzak idatzirik eta kliparen grabaketan ukan pazientziagatik. Odei beti irriñoarekin !
Eta esker mila Xutik taldeari, Odeien hitzei doinua emanik, estudioetara ikasleak gomitaturik eta klipean parte hartzeagatik.
Beti oroitzapenak izango dira !


IALA MODA JANTZIGINTZA

IALA honetan ikasleek lau ardatz nagusi landu dituzte :
1) Moda eta nortasuna / identitatearen eraikuntza : Moda aipatzerakoan, janzteko maneraz ari gara, gizarte batean eta garai zehatz batean (jantzi, osagarri, orrazkera etab). Bereziki marketing-tekniken bitartez sortu eta hedabideen bitartez zabaltzen da. Beraz bere aniztasunean, moda identitateari loturik dago eta askatasun, hertsadura, imitazio, ezberdintze edo kontestazio… hitzen sinonimo izan daiteke.
2) Jantzigintzaren industriaren egoera : Jantzigintzaren industria alor biziki zabala da, etapa ezberdinak dituena: jantzien diseinatzetik fabrikaziora eta komertzializazioraino doana. Mundu mailako industria horrek sortzen duen errealitatea aipagai izan da IALA honetan.
3) Jantzigintzaren alternatibak : Moda eta jantzigintza beste manera batez pentsatzen duten sortzaile batzuen proiektuak, erronkak eta ametsak ezagutu ditugu, kontsumo gai den jantzia beste manera batez hurbilduz.
4) Jantzigintza eta Historia / Kultura : Jantziek istorioak kontatzen dituzte. Halaber, Historia konta dezakete, garai baten kontakizuna egin dezakete, gizarte baten eta kultura baten adierazpen izan daitezke.

Kurtsoetaz gain tailer desberdinak antolatuak izan dira :
-Seigarrenean : Bitxi tailerra Xole Mariluzekin (diaporama)

-Bosgarrenean :
Joste tailerrak Guillemette Pocecco eta Aurore Martinekin
(diaporama)

Brasilgo eskumuturreko tailerra Mila Otegirekin (diaporama)

Laugarrenean : Serigrafi tailerra Jon Paterne eta Frantxoa Usandisagarekin (EZ KEXAkoak) (diaporama)

-SEASKAn Euskal dantzako jantzi erakusketa – Claude Iruretagoyena (Maritzuli Konpainia) (diaporama)

Milesker anitz kanpoko partaideei !


Durangoko azoka : PortDA! Erronka

PortaDA! erronka

Lehen Hezkuntza eta DBH zein Batxilergo mailetako ikasleentzat lehiaketa berezia antolatu dugu 56. Durangoko Azokarako.

Euskarazko liburu eta diskoak ezagutzeko helburuarekin eta gaztetxoen sorkuntza sustatuz, liburu eta diskoen portadak izango dira lehiaketako gaia.

Portada horietako irudiak birsortu egin beharko dira, gorputz atalak edota eguneroko objetuak erabilita.
(Jatorria : https://durangokoazoka.eus/eu/ikasle-goiza)

Aurten, Durangoko azokako Ikasle eguna ordezkatzeko azokaren antolatzaileek argazki lehiaketa bat antolatu dute. Gure laugarreneko ikasle batzuk lehiaketan parte hartu dute.