Teknologia 5.ean
5.eko teknologia programa etxebizitzaren eta eraikinen azterketan oinarrituko da. Helburuak anitzak dira eta arlo nagusitan banatuko dira. Azterketa horiek gehienetan taldeka eramanak izanen dira baliabide desberdinak erabiliz, aitzineko urtean bezala : fitxak, egiazko objektuak, maketak, ordenagailua, eraikuntza kolektiboak... Helburu orokorra da ikasleari hobeki ulertaraztea nola gure inguruan ikus ditzakegun eraikuntzak (industrialak, komertzialak, bulegoak...), etxeak, eskolak, zubiak edo monumentuak, diseinatuak, eginak eta antolatuak diren, zein diren erabiltzen diren materialak eta energiari doazkion arazoak nola ebazten diren. Denboran zehar zer bilakatu diren aztertuko da ere.
Arloak :
1 - OBJEKTU TEKNIKOAREN AZTERKETA ETA DISEINUA
2 - ERABILITAKO MATERIALAK ETA ENERGIAK EZAGUTU
3 - OBJEKTU TEKNIKOEN BILAKAERA
4 - INFORMAZIOAREN KOMUNIKAZIOA ETA KUDEAKETA
5 - OBJEKTU TEKNIKO BATEN FABRIKAZIO PROZESUA