3. Teknologia

Teknologia 3.ean

3.eko teknoloAerosorgailu marrazkigia programa talde-proiektu baten (edo batzuen) gainean oinarrituko da. Proiektu hauen bidez ikasleak hauxe lortu beharko du : proiektuak eramatean aitzineko urteetan ikasitakoa eta lortutako gaitasunak berrerabili, ezagutza berri batzuk bereganatu eta autonomia mailan aitzinamenduak lortu, komunikazio eta informazio tekniketan, bidezko erabilpen gaitasunak autonomian zabaldu eta aniztu, batez ere proiektuari lotutako hedabide digital bat ekoiztean. Proiektu hauek proiektu-desmartxan oinarrituko dira eta adibide nagusi baten inguruan landuko dira : Eole X100 aerosorgailua hain zuzen.

Eole X100 aerosorgailuaEole x100

Hauxe da taldeko lankideekin ikasleak burutuko duen proiektu kolektiboa : aerosorgailu tipi bat ekoiztu beharko da, bateria bat kargatzeko balio duena haizearen energia baliatuz. Aerosorgailu hau Eole X100 deitzen da eta honen ekoizpena proiektu desmartxan oinarrituko da, hots, ikasleek hainbat urrats bete beharko dituzte, beharraren adierazpenetik hasiz bukaerako dosierraren aurkezpena egin arte. Laneko baliabide gehienak (ez denak !) interneten bidez hartuko den aplikazio honi esker jorratuko dira : DidactX. Saioz-saio, ikasleak desmartxa zientifiko eta teknologiko batean oinarrituz, arazoak ebatziz, arlo ezberdinetako ezagutzak, lan metodo berri batzuk, egiten jakiteak eta joka moldeak bereganatuko ditu.

DIDACTX aplikazioa idekitzeko lotura :

http://www.xynops.com/formation/DX-ON-LINE/dol-3eme.html

Ikasle bakoitzak web gune honetan sartzeko erabiltzaile-izena eta pasahitza baditu.

Arloak :

1 - OBJEKTU TEKNIKOAREN AZTERKETA ETA DISEINUA

2 - ERABILITAKO MATERIALAK ETA ENERGIAK EZAGUTU

3 - OBJEKTU TEKNIKOEN BILAKAERA

4 - INFORMAZIOAREN KOMUNIKAZIOA ETA KUDEAKETA

5 - OBJEKTU TEKNIKO BATEN FABRIKAZIO PROZESUA