Ekainaren 3an Bilbora joan gara 4.eko 38 eta 3.eko 32 ikaslerekin, Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzera. Euskal Herri osotik joandako ikasleekin batera parte hartu dute bertan gure ikasleek. Apirilaren 1ean kolegioan egindako Xalbadorreko zientzia azokaren jarraipena izan da Bilbokoa. Gure ikasleek zientziari lotutako lau proiektu aurkeztu dituzte :
«Negutegi efektua Xalbador kolegioko inguruko herrietan»: Ikasleek beren herrietako diagnostiko bat egin dute negutegi efektuko isuriak aztertuz. Gehien igortzen duten herrien kasuan aterabideak proposatu dituzte.
«Kolegio konektatua»: Kolegioko eguneroko bizitzan atzemandako arazoei aterabide bat eman nahi diegu. Horretarako, maketa programatuak diseinatu eta eraiki dituzte ikasleek taldeka. Helburua, diseinatzaileen azalean jartzea da, proiektu bat hasierako beharretik prototipo batera heldu arteko prozesuan garatzea. Sorkuntza, proiektu antolaketa, programazioa, robotika eta elkarkidetza landu dira.
«Nerabeak eta teknologia berriak: hain ezberdinak gara?»: Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabileraz (sare sozialak, telebista, telefonoak…) galdeketa bat bete dute ikasleek eta haien gurasoek. Orain bi multzo horien erantzunak aztertu beharko dituzte eta ondorioak atera. Hain ezberdinak dira nerabeak?
«Sexualitatearen jokoa»: Laugarreneko ikasleek frogatu nahi izan dute jostatuz ikasten ahal zela. Aurtengo programan diren “Pubertaroa, ernalketa, haurdunaldia eta kontrazepzioa” gaietako kontzeptuak hartuz, quizz-ak sortu dituzte ikasleek eta gai horiek gelan landu ez dituztenei eginarazi (5.mailako ikasleei). Jostatu aitzineko emaitzak eta jostatu eta gero lortutakoak konparatu dituzte. Zer emanen du konparaketak?
Egun bikaina pasa dute ikasleek, inplikazio ederra erakutsi dute kolegioan landutako proiektuen aurkezpenetan. 4.eko ikasle ainitzek, heldu den urtean errepikatzeko gogoa erakutsi digute.