Hileko artxiboak: martxoa 2018


Ebaluazio fitxen irakurtzeko laguntza

Bigarren hiruhileko gelako kontseiluak pasaturik, eta ebaluazio fitxak eskuraturik, artikulu honen bukaeran diren lexikoak balia ditzakezue fitxan idatzia dena hobeki ulertzeko.
Irakurketa on !

 

Horra Xalbador kolegioan aldarrikatzen duguna : Murgiltze sistema eraginkorra, partaideen arteko komunikazio hizkuntza naturala Euskara izanen dela segurtatuko duena.

a) Euskara, soilik irakaskuntzarako hizkuntza bilakatzen bada, IKASTOLArik EZ DA !
b) Buraso gisa, gurekin engaiatzera deitzen zaituztegu, hautatu duzuen ereduarekin koherentzian. Horretarako bide batzuk :

  • euskara dakienak ahal bezainbat erabiliz, euskarazko ekimenak hautatuz,
  • euskara menperatzen ez duenak ere euskarazko ingurugiro bat eraiki dezake : euskarazko irrati/TB/musikak/kantuak etab…entzunez edo ezarriz, guk profesional gisa murgiltze ereduan proiektuak eta ateraldiak euskaraz segurtatzen ditugun bezala
  • euskara hutsean egiten dugun antolaketa administratiboa onartuz : gela kontseiluak, ikaslearen ebaluazio fitxak onartuz (orientazioari lotuak direnez kanpo, hauek frantsesera itzultzen baitira orientazio beharren arabera), kulpabilizazio edo gaizki sentitu gabe
  • batzuetan zuen haurrekin zailtasunetan aurkitzen ahal zaretela onartuz
  • zuen burua partaide oso gisa kokatuz, laguntzeko eskainia zaizuen tresna oro erabiliz : zurkaitz, irakasle, idazkaritza, zuzendari, hezkuntza aholkulariekin harreman zuzenak baliatuz,

Hezkuntza taldeak, bere aldetik oinarrizko hiztegi bat landu eta proposatzen dizue. Hiztegi horretan aurkituko dituzue ebaluazio fitxetan edo lotura liburuxketan atzeman daitezkeen hitz edo erran molde batzuk. Baina erran gabe doa zuen haurra dela zuen laguntzailerik hoberena  !

Lexikoa

Ebaluazio fitxak irakurtzeko laguntza


Gerlari buruz eleketan

3ko ikasleak, frantsesa eta historian XX.mendeko gertakariak ikasten ari gara.

Gure ikaskide batek, Oneka, bere 92 urteko auzoa II Gerlan rola handia izan zuela deskubritu du. Izan ere Suzanne RENAUX, 17 urtetan Parisen bizi zelarik erresistentzia sare batean sartu zen. Nahiz adin handia izan, Suzannek Onekari gurekin mintzatzeko kolegiora etortzea proposatu dio.

Horra non, Suzanne otsailaren 8an bere lekukotasuna ematera jin den. Hunkigarria izan da bere istorioak entzutea, goxoki erantzun die gure galderei, bihotzetik eskertu digu hain interesaturik entzuteaz, ikasle guztiak bere etxera joateko gomita luzatu digu ere bai!!

Berriz ere Suzanne RENOUX eskertu nahi genuke bere lekukotasun interesgarri eta hunkigarriarengatik!