“ITURRI ZAHARRETIK UR BERRIA” IALA

“Iturri zaharretik
edaten dut,
ur berria edaten,
ur berria edaten,
beti berri den ura,
betiko iturri zaharretik,
beti berri den ura.
Iturri zaharretik edaten dut. ”
J. Artze

Olerki honen bidez irudikatu nahi izan dugu aurtengo lehen IALAren gaia. Aste honetan guk ere iturri zaharretik edanen dugu. Gure iturri zaharra euskal kantagintza herrikoia izanen da : aspaldiko kantu herrikoiak, baita XX. mendearen 60. eta 70. hamarkadetan sortutako kantu batzuk.
Ikusiko dugu kantu zahar horiek iturriaren ur berria bezala direla : ondare bizia, gure kulturan ongi sustraituak eta belaunaldi guzienak. Atzokoak, egungoak eta biharkoak !
Kantu bakoitzaren historia eta ezaugarriak landuko ditugu: egilea, kantaria, aipaturiko gaia(k), lemak, testuinguru historikoa, mezua (baldin bada), adierazten eta sortzen dituzten emozioak, haien garrantzia Euskal Herrian (jendeak nola errezibitu duen ? Bere eragina gizartean ?…)…

Zer da IALA ?
Ikasgaien Arteko Lan Astea :  aste batez usaiako ordutegia hankaz gora bota eta ikastetxe osoa gai baten inguruan “dantzan” ezartzen da.
Lehen 3 egunetan, irakasleek saioak prestatzen dituzte ikasgelentzat, bakoitzak bere arlotik gaia elikatzeko. Aukera baliatzen dugu kanpoko jendea ekar arazteko, gu ikastetxetik ateratzeko, egin molde berrien saiatzeko…
Azken 2 egunetan ikasleak zurkaitz taldean ezartzen dira, eta adinak nahasirik 4 edo 5eko taldetxoka lan bat egiten dute : ostegun goizean kontsigna ematen zaie, eta ostiral arratsaldez epai mahai baten aitzinean aurkeztu behar dute. Talde lana, kooperazioa, ahozkotasuna, sorkuntza ebaluatzen dira, eta bistan dena landu den gaiaren ezagutza.
Aste berezi horretan motibazio handia sortzen da ikastetxean eta momentu “magikoak” bizitzen ditugu.

Sorpresa harrigarria !
Azaroaren 6ean opari ederra ukan dugu : Mixel Ducau, Andde Duhalde, Niko Etxart, Peio Ospital, eta Watson kantariek bisita egin digute. Geletan ibili dira, ikasleekin mintzatzen, eta eguerditan kantaldia eskaini digute, 300 ikasleen aitzinean. Hau giroa ! Biharamunean Pantxix Bidart ere ikasleekin ibili da, eta ostegunean Zortzi taldearen kontzertua (Bixente Junca et Xanti Legarto). Bihotzetik eskertzen ditugu, haiei esker iturri zaharretik ur berria edaten segituko dugu !

Euskal Irratietako elkarrizketa hemen.

Ikus argazkiak gezian klikatuz :

 

5.ak ANSOTEKO ORDOKIAN (Iraila 2018)

Irailaren 25 eta 26ean, 5.ak Ansoteko ordokian izan gira. Philippe Iñarra animatzailearekin, Errobi inguruko animale bioaniztasunaz eta giza eraginaz hitz-egiteko parada izan dugu. Adibide konkretuen bidez, biologiako kurtsoan landu ekosistema eta orokorkiago bioaniztasuna konzeptuak barnatzeko parada izan da, baita gizakiok eragiten diegun mehatxuaz ohartzeko ere.


Ansoteko ordokiko mapa


Amerikako bisoia arrapatzeko zepoa


Philippe Inarra animatzailea