4.eko Ingeles Lehen Hizkuntza taldean, Mundu mailako Parke Nazionalei buruzko lanketa bat egin dugu, duela zenbat urte deskubritua izan den jakiteko, zein handia, zein zabala eta zertaz osatua den ikasteko. Esperientzien aipatzeko denbora berri baten ezagutza egiteko parada eman digu ere. Ikerketa lan horretan, banaka gelari toki esanguratsu horren berri eman behar zioten. Horra horren emaitza.
corine-(r)en bidalketa guztiak
Diskriminazioa
3.eko Ingelesa Lehen Hizkuntza Taldeekin, ikerketa lan bat nola egiten zen, nola aurkezten zen eta nola ekoizten zen ikasi dugu.
Lizeoari begira, metodologia landu dugu eta autonomia garatzeko lan pertsonal hau 3 astez burutu behar zuten. Diskriminazio mota ainitzei buruz landu behar zituzten egoerak (Esklabotasuna AEB-n, Dalits-en egoera Indian, Ura edo Osasunaren aurrean zer egoera baden…). Horra zenbat ikasleen bukaerako emaitzak.
Virtual Museum
3.eko Ingelesa Lehen Hizkuntza Taldeekin, arte historiari buruzko gogoeta bat abiatu nahi nuen urte bukaera honetan. Ideia zen urte ondarreko kurtsoetaz baliatzea iraganeko denborak berriz ikusteko, baita arte obra baten inguruan gogoeta baten eramaitea. Arte obrari buruzko datuak bilatu behar zituzten, artistaren helburua zehaztu behar zuten haien hitzetan eta iritzi sinple bat idatzi behar zuten ondotik.
Hori guzia Canva tresna digitalarekin moldatu behar zuten eta horra egin duten lanaren emaitza.
New York-i buruzko lanketa : 5.ekoen ekoizpenak
5.eko Ingeles Lehen Hizkuntza taldean, New York-i buruzko lanketa bat egin dugu, hiria zein handia, zein zabala eta arkitektura mailan zein aberatsa zen ikasteko. Historia lantzeko denbora berri baten ezagutza egiteko parada eman digu ere. Ikerketa lan horretan, binaka gelari toki esanguratsu batzuen berri eman behar zioten. Horra horren emaitza :