Technologie

engrenaje7Lana usu taldeka eramanen duzu bertze 3-4 lankiderekin hainbat euskarri edo iturri baliatuz : gaiari buruzko fitxan emandako aginduak, iturri-fitxetan zehaztutako informazioak, laguntza-fitxetako baliabideak batez ere tresnak erabiltzean, gelan aurkituko duzun tresneria. Gai baten azterketa bukatu eta edo lan praktiko bat egin eta, sintesia eginen da landutakoari buruz eta honen bilduma ezagutza-fitxan bilduko da. Fitxa honetan lodiz idatzitakoa (hiztegia, erran-moldeak) eta taula grisetan zehaztutakoa ongi ikasi eta jakin beharko da. Ondorioz, komeni da bi klaseren artean aldi guziez berrikustea aitzineko saioan landua izan dena. Batzuetan, etxeko lanak izanen dituzu egiteko : gelan hasitako lana bukatu, ikerketa lanak, ariketak. Eta bistan dena, saioa bukatu eta, azterketa antolatuko da (helburu-fitxa batek zehaztuko du jakin beharko duzuna)). Gelan, batez ere lan praktikoetan, zure jarrera lanean ebaluatua izan daiteke aitzinetik zehaztuko diren irizpide batzuen arabera.