
2018ko sartzea jazko urte bukaera bezala hasten dugu, mobilizazioaren bidez.
Hezkunde Nazionalak zor dizkigun postuak eman ez dizkigunez, ikasturtea baliabide eskasarekin abiatzen da : 25 postu beharrean, 20rekin eginen du Seaskak, horietarik 15 inguru bere sakelatik ordainduz ! Baldintza hauetan ezingo dugu gure misioa bete. Hezkunde Nazionalak gure garapena ito nahi du !
Joan den ostiralean irakasle eta langileek Paueko Inspekzio Akademikoa okupatu zuten, eta sartze egun honetan burasoek ikastolak. Noiz arte hola segitu beharko dugu ?







Aurten ere, GIP (Gaien arteko Irakaskuntza Praktikoa) proiektu ezberdinak jorratuak izan dira kolegioan, besteak beste, 5.etan uraren inguruan egina izan dena. Helburu orokorra zen ikasleak ohartzea eta ulertzea urak sekulako garrantzia duela gure eguneroko bizian. Lan hori kanpoko partaide batzuekin eramana izan da : Errobiko Ibarraren Sindikatua, MIFENEC eta “Les petits débrouillards” elkarteak.

























