Kolegioaren historikoa

1983an, buraso eta irakasle suhar batzuek ikastolen abenturaren segitzea erabaki zuten, bigarren mailako ikastetxe bat sortuz. Bi urtez, kostaldeko toki desberdinetan ibilirik, ikastegia Kanboko « Nere Pentzea » etxean finkatua izan zen, eta hori, buraso, irakasle, Euskal Herriko eta urrunagoko adiskideen kar indartsuari esker. Asteburu osoak lanean kitorik aritzeak, enpresen eskaintzak, molde askotako parteliertasunak, horiek oro beharrezkoak izan ziren ikastetxearen handitzeko, eta denbora berea, talde pedagogikoen engaiamenduaren sustatzeko. Pentzea
Lan ezagutua :
1983 : Lehenbiziko hitzarmena Hezkunde Ministeritza / Seaska Lehen biziko diru sartze publikoak 1994 : Elkarte kontratupeko hitzarmena Eskunde Ministeritza / Seaska Lehenbiziko ikuskaritzak 2009 : Hiru urterako hitzarmena Hezkunde Ministeritza / Seaska / Euskararen Erakunde publikoa (2012 berritua) Murgiltze ereduaren ezagupena 2012 : Hiru urterako hitzarmen berria  
Joanago eta arrakasta gehiago
Gaur egun Xalbador Ikastegia hauxe da :
  • 317 ikasle, horietatik 7 IEP gelan (Inklusiorako Egitura Pedagogikoa)
  • 41 irakasle eta beste langile
Proiektu pedagogiko berrizale bat :
  • Osoki euskaraz
  • Ikasgaien gurutzaketan eta partaidetzan oinarritua
  • Ikasle bakoitza izan dadin sortzailea, autonomoa eta zinezko herritara
  • Ikasle bakoitza molde egokian lagundua izan dadin
xalbadorren garapena
Elkarrekin eraiki dezagun ikastetxe bat pedagogia alorreko behar berriei erantzuteko
Xalbador kolegioa da :
  • Orotara, 2129 m² eraikin, 12300m² lur zelaietan 350 ikasle errezibitzeko
  • Gela berezi bat Inklusiorako Egitura Pedagogikoarentzat
  • 10 ikasgela handi, 7 gela-erdi talde lanentzat
  • Fisika gela
  • Bizia eta lurraren zientzien gela
  • Teknologia gela
  • Arte Plastika gela
  • Musika gela
  • Informatika gela
  • (Informazio eta Dokumentazio Zentroa) IDZ
  • Gorputz Heziketa gela bere alda lekuekin
  • Aparkaleku zaindua
Euskararen salbatzeko biderik egokiena murgiltze irakaskuntza, biharko herritarra bere aniztasunean moldatuko duen pedagogia bati uztartuz. Euskararen transmisioa, duela hogeita hamar urte bezala, gu denen eginbide premiatsua da
DSCN0699
.