Berezitasunak

Hautu linguistikoa

Ipar Euskal Herriko hizkuntza eta ingurumena kontuan hartuz, Xalbador kolegioa gaur egun irakaskuntza euskaraz eskaintzen duen kolegioa da hots, zerbitzu publikoaren barnean hirugarren bidea eskaintzen duena : gure ikastegiak lehen mailako ikastoletan obratu irakaskuntza sistemaren jarraitzeko xedea du, erran nahi baita, euskara zein frantses hizkuntzen oinarrizko ezagutzen ikasketa eta jabetza ahalbidetzen duen sistema.

Horrez gain, beren eguneroko biziaren ekitaldi guziak euskaraz bizitzeko ahala eskaintzen die ikasleei. “Euskaraz bizi” programak laguntzen gaitu helburu horren betetzen, pedagogia arloan zein ikastolaren bizian. 

Hautu pedagogikoa

Hona gure ikastetxeko egitasmoaren xedeak,

      • ikasle guziei oinarrizko ezagutzen eskaintzea,
      • behar bereziak dituzten ikasleen integratzea gure sisteman,
      • ahalmen urriko ikasleak integratzea gure sisteman
      • gazteak berehalako edo ondorengo formazio ekintzetan erabili ahalko dituzten jarrera intelektualetara moldatzea

      Hauei esker aukera ukanen dute, Frantsesa eta Euskara menperatzeaz gain, beste bi mintzaira ikasteko, kolegioaren bukaeran, beren orientabideak hautatzeko gaitasuna emanen dien ezagutza maila lortzeko.  

 

Hezkuntza hautua

Hona gure ikastetxeko egitasmoaren xedeak,

    • nerabearen nortasunaren bermatze eta garapenean esku hartzea,
    • nerabearen sozializatzearen laguntzea,
    • ikasleak ardurak hartzen usatzea,
    • nerabe bakoitzaren beharrak kontuan hartzea,

      biharko gizon eta emazteak, herritar gisa, bizi pertsonalean zein profesionalean beren biziaren jabe izan daitezen.