Apirilaren 26ean KANBO JUDO elkarteak ganer hustea antolatzen du Kanboko ezker paretan.
Irabaziak Xalbador kolegioari eskeiniak izanen dira, berrikitan Espainiako auzitegiek Gipuzkoako Diputazioak Xalbador kolegioarentzat bozkatu zuen 600 000 €-ko laguntza debekatu baitute.
Bihotzez eskertzen ditugu Kanbo Judo elkarteko kideak jestu eskuzabal horrengatik.
Gure burasoak nahi ditugu motibatu egun horretan itzuli bat egin dezaten Kanboko Ezker Paretan, gustukoa duten zerbait atzematen ahalko baitute hain segur !
Bestalde, gure burasoek aukera badute ere han berean stand baten atxikitzeko, haien ganerrean toki pixka bat egin nahi badute.
Horretarako, horra telefono zenbaki bat : 05 59 93 27 06.
Kolegiora ere deitzen ahal duzue, informazioa pasa araziko dugu.
Ahantzi gabe, egun horretan Baigorrin Nafarroaren Eguna ospatzen da, eta aurten burasoei ez zaigu eskatua bixkotxen egitea.