ERASMUS PLUS PROIEKTUA

Erromarako bidaia.

Gure ikastetxeak Erasmus Plus proiektu batean parte hartzeko aukera paregabekoa izan du. Europar Batasunak osoki diruztatzen duen proiektu honek Europako herri desberdinetan (Erroma, Italian – Serpa, Portugalen – Kaunas, Lituanian – Tonbridge, Inglaterran – Maltan ) kokatuak diren ikastetxeekin partzuergoa eskaintzen digu. Bi ikasturteen gainean plangintzatzen da eta 2020ko Maiatzan bukatuko da.

2018-ko Azaroaren 19tik 25ra, Xalbador ikastetxeko delegazio bat Erromara izan da. Laida Abadie Lafitte, Allande Etchelecu eta Lucie Bidegain ikasleek aste oso bat pasatu dute, Janire Ochoa eta Sylvie Cihigoyenetche, haien erakasleekin batera.

Aste honetan zehar, haien bikotekideen familien etxeetan egon dira. Goizetan, haiekin kurtseetara joaten ziren eta horrela, italiar kolegio batean zer bizi duten ikusi ahal izan dute. Arratsaldean zehar, proiektuaren gai nagusiari buruzko lanki ainitz plantan emanak izan dira: gure emozioak nola hobekiago kudeatzen ahal ditugun hobekiago ikasteko eta erakasteko. Proiektuari buruzko ikasleen lehen iritziekin egindako banderola bat sortua izan da ere. Banderola horrek ondotik herriz herri eta bidaiaz bidai, ikasleen itzulia eginen du.

Erran gabe doa, egin ditugun bisita guziak hango ekipak dituela denak antolatu, eta han ziren delegazio guziek, egunaz eta bai gauaz ere, Erromak eskaintzen ahal dituen altxor guziak deskubritzeko parada ukan dituztela: Piazza Novona, Piazza de Venice, Piazza di Spagna, Treviko iturria, Pantheoia, Koliseoa eta lur azpiko katakonbak besteak beste toki hauek dira denek ezagutzeko plazer ukan dutenak.

Koordinatzaile diren erakasleak lankidetza hau nola eraman behar den eta zer plangintzaren arabera definitu behar den (noiz izanen diren ondoko bidaiak, han artean eraman behar den lana zein izan behar den…), antolatzen lanean ari izan dira egunero aste horretan. Ondoko bidaia, Tonbridge-eko ikastetxean, Londreseko atarian, 2019ko Martxoaren 11tik 17ra iraganen da.

Ingelesa proiektu honen komunikatzeko hizkuntza denez, ingelesa lantzeko helburuan, ingeles kluba bat sortua izan da ondorioz. Talde hau astelehen guziz bazkari tenorean biltzen da. Emozioen gaiaren inguruan lanketa bat eramana da. Horretan ere, 2020-ean Euskal Herrira hurbildu behar zaizkigun delegazio guziak nola errezebituko ditugun maneraz ere hitzegiten dugu.

Ikasturte honen lehen zikloa Portugalean bukatuko da Maiatzan. Ondotik, Urrian beste ikasle multzo berri bat Lituaniara bidaliko dugu. Proiektu osoaren bukaera 2020ko Maiatzan izanen da Maltan.

Ikasleak baita ere erakasleak bizipen aberats batekin itzuli dira. Experientzia honen garatzeko lan harreman baita ere laguntasun lotura batzuk sortzen jakin izan dute.