ERASMUS proiektua

Linking Intuition and Knowledge in Education – LIKE proiektuaren baitan urriaren 9tik 15era Xalbador Kolegioak errezibitu ditu Europako beste 5 estatu eta nazioetatik irakasle eta ikasleak.

Portugala, Italia, Estonia, Erresuma Batuak eta Maiorkako Palmatik etorri dira 13 irakasle eta 17 ikasle.

Intuizioan oinarrituz eta artea erabiliz, jakitateak nola barneratzen ahal dizkiegun ikasleei izan dute irakasleek aztergai.

Ikasleek aldiz, 3 euskal artisten laguntzarekin ikasi dute gai batzuen inguruan (klima, aniztasuna eta nortasuna) gogoeta lan bat nola antolatzen eta gogoeta horren berri, teknika artistikoen medioz, euskarri baten gainera adierazten.

Lan horren borobiltzeko, ostirala arratsaldean arte erakusketa bat muntatua izan da kolegioaren baitan. Milesker Jordi Bermejo, If Matxikote eta Nahia Garat artistei.

Informazio gehiago :

https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/amp/20221015/artea-xalbador-kolegioaren-nazioarteko-trukaketen-erdigunean

https://gureirratia.eus/berriak/3016-portugal_italia_edota_estoniako_ikasleak_euskal_herria_deskubritzen

Elkarbizitza proiektua seigarrenetan : Rap kantua eta bideoklipa

Zurrumurrua

Aurten, Elkarbizitza tailerran (Eskola Bizitza eta IDZ), ikasleek zurrumurruari buruzko tailer ezberdinak izan dituzte. Ikasleek zurrumurruaren konzeptua landu eta, Odei Barroso raplariarekin haien rap kantua eta bideoklipa sortu dituzte .

MILESKER anitz Odei! Kriston esperientzia izan da !

Hondartza ateraldia

Hirugarreneko ikasleak Angeluko hondartzan

Ekainaren 15ean 3.eko ikasle guztiak Angeluko hondartzara joan ginen, “Goazen itsasora!” proiektuaren kari.

Helburuak ziren, gure ingurune hurbilean egin daitekeen aktibitate baten deskubritzea (surf), itsasoari buruzko ezagutzak azkartzea eta ingurune horren babestearen beharrari sentsibilizatzea.

Aroa lagun, egun biziki goxoa pasa genuen: goizean surf kurtsoa ukan ginuen (euskaraz!), eta hondartzako zikinen biltzen ari izan ginen. Arratsaldean, hondartzan bainatzeko santza ere ukan ginuen, uhainetan jostatuz, aldi huntan gorputza baliatuz taula gisa. 

Urtea eta kolegioko 4 urteak ederki bukatzeko parada ezin hobea!

Ah eta aholku bat ondoko urterako : krema eman ezazue (ai ai ai iguzki kolpeak!!)

Azterketa euskaraz : Bideoklipa

Azterketak euskaraz !

Hitzak : Odei Barroso
Bideoklipa : Alkimia films
Muskia taldea : Xutik
Ikasle Batzordeko kideak

Ikasle batzordeko kideak buru belarri lanean aritu dira Azterketak Euskaraz kliparen grabaketa prestatzen.
Esker mila Odei Barroso-ri kantuaren hitzak idatzirik eta kliparen grabaketan ukan pazientziagatik. Odei beti irriñoarekin !
Eta esker mila Xutik taldeari, Odeien hitzei doinua emanik, estudioetara ikasleak gomitaturik eta klipean parte hartzeagatik.
Beti oroitzapenak izango dira !