

Abenduaren 3an, ostegunez, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da.
Aurten ere egun horren ospatzea erabaki dugu, ikusiz gai horrek duen garrantzia : Euskara Seaskaren proiektuaren ardatz nagusia izanik, Euskararen erabilpenaren alde beste urrats bat emanen dugu, egun berezi bat antolatuz, ikasleekin elkarlanean. Aurten 3.eko ikasleak dira animazioen antolatzaileak eta eramaileak.
Goizean kolegioan tailerrak antolatuko dituzte : SUKALDARITZA eguberriko xokoletak egiteko, KARAOKE, DANTZA, AKROBAZIA, EUSKAL XIFUMI, ERRELEBU jokoak, MARRAZKETA, MUS PARTIDEN xokoa, ZINEMA xokoa, MAHAIN JOKOEN xokoa.
Arratsaldean desfilea mozorroturik Kanboko plazaraino. Euskararen aldeko mezuak zabaltzeko parada izanen da. Egunaren bilduma eta argazkiak ondoko egunetan argitaratuko ditugu.
Eta zuek, nola ospatuko duzue egun hori ?
IKUS HEMEN France 3 Euskal Herri telebistak egindako erreportaia.

























































Irailaren 24 eta 25ean, taldeen arabera, Xalbadorreko 5.ak Arberoa eskualdean ibili dira, geologiako programari lotutako ateraldikari. Alde batetik Donamartiriko eskualdetik, Eltzarruzepeko ibilaldiari esker, kare harriari buruzko informazioak bildu dituzte, obserbaketek eta manipulazioek lagundurik. Bestalde, Izturitze eta Otxozelaiko harpeen bisita geologikoari esker, fosilak hurbiletik ikusi ahal izan dituzte eta ulertu hauen interesa lehengo paisaien berreraikuntzan.























