BOOKTRAILER LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Elepika festibalaren kari, euskarazko irakurketa bultzatzeko xedearekin, Kanboko eta Uztaritzeko mediatekek, Itsasuko liburutegiak eta ERROBIko Euskara eta Kultur zerbitzuek Booktrailer lehiaketa bat antolatu dute Aldudarrak bideo enpresaren laguntzarekin.

EPAIMAHAIAREN HAUTUA :

LEHENAK (bi lehiakide dira lehen lekuan) :

-SAN MIXEL KOLEGIOKO TALDE BAT : “Idazlana” Skarmeta A. / Ruano A., IKAS, 2008.

-Irantzu Idoate Funosas / Maika Haicaguerre / Laida Ospital Oyhanburu / Elena Maitia / Valentine Ghoulem-Zolotoukhina : “Beldurraren gaztelua : Thuluhcen eskua” / Sgardoli G., Mezulari, 2014.

 BIGARRENA :

-Eheina Ospital / Elaia Goutenegre /Nahia Arrijuria /Chloé Hiriart Urruty / Eneka Barnetche-Borda : “Euli bat dut bihotzean” / Bilbao L. / Gurrutxaga M., ELKAR, Xaguxar 197, 2013.

PUBLIKOAREN HAUTUA :

-Ibaia Salvatella / Laia Lapeyrade Gastelurrutia / Leire Lascaray / Uhaina Zuelgaray / Idoia Aguerre : “Nur eta kobazulo lilugarria” / Martinez de Lezea T. / Landa J.L. / Erein, 2013.

SARIZTATUAK KANBOKO MEDIATEKAN

 

GURE IKASLEAK AVIGNONen JOAN DEN UDAN

Beranta pixka batekin baina negu honen berotzeko ongi etorria !

2016eko uztailan, Xalbador Kolegioko 20 ikasle Avignoneko antzerki festibalean parte hartu dute. Han, lau egun pasa dituzte, mota ezberdinetako ikusgarriak ikusi dituzte (antzerki, dantza, txontxongiloak, zirkoa…) eta tailerretan parte hartu.

EUSKAL MUSEOKO BISITA BOSGARRENEKOEKIN

  


  Joan den irailaren 20 a eta 22an, bosgarreneko ikasleek Baionaren bisita egin zuten historia geografia eta frantsesa kurtsoetako proiektu baten karietara. Bidaiaz baliatu ziren Euskal Museoak eskaintzen zuen “1660, Pirinioetako Bakea” erakusketa ikusteko. Pirinioetako hitzarmena, Luis XIVa eta Maria Teresa Infantearen ezkontza aztertu zuten, erakustokiak ikusgai eman zituen margolan ederren bidez.

  Bisita horri irudiari buruzko segida bat emanen izanen baitzaio euskaran, ezkontzetako argazki bat egina izan zen, Xalbador kolegioko bosgarreneko ikasleak ezteiliar agertaraziz. Ezteietako apairu denboran, gomita batzuk hurbildu omen zitzaion erregeari ELEP eta ofizialtasuna solas….

 

ezkontza

PAK proiektu artistikorako gomita : apirilaren 29an, Bastidan

“Ai Tech” ???
Hori da 3.eko ikasleen proiektu artistikoaren izen berezia.
Zer ote da ?
Aste batez lanketa berezia egin eta, 3.eko ikasleek haien sorkuntza aurkeztuko digute apirilaren 29an, ostiralarekin, 19:00etan Bastidako Inessa de Gachen gelan. Kurtsoetan (gorputz-heziketan, musika eta euskaran) egin lana Maika Etxekopar antzerkilaria eta Pette Etxebarria bideo egilearekin osatu ondoan, jakiten ahalko dugu zer den “Ai Tek” hori !!
Hemen beherean jaisten ahal duzue gomita.
Bastidan elkar ikusten dugu ?

PAK gomita 2016