Kategoriaren artxiboa: IALA – Eskolak


Pariseko autokudeatutako lizeoa

BOSTGARRENEKIN UKANDAKO ELKARRIZKETA (LUCRÉCE) :

Lucrèce-i egindako galderak eta haren erantzunak :

1/ Ikasleak betebeharrak ez baditu betetzen, zer dira ondorioak ?

« Guttitan gertatzen da, beraien artean konpontzen dute, hutsa egin duenari oharrak eginez. »

2/ Baxoa lortu ote zenuen ?

« Bai, literatura saileko baxoa lortu nuen. »

3/ Lizeo horretan ikasketak burutzea hautu bat izan ote da ?

« Bai, Parisen bizi nintzen, lizeo horren proiektua ezagutzen nuen, hautu bat izan da. »

4/ Gaur egun zer diozu lizeo horretan ikasketak burutzearen hautuari buruz ?

« Esperientzia bikaina izan da, aberasgarria, norberaren hazkuntza eta garapenaren ongarri. »

5/ Kurtsoetara joaten ez diren ikasleek ba ote dute eraginik besteengan ?

« Kurtsoak ez dira ikasle kopuruaren arabera jorratzen. Lizeo honetako ikaslego gehiengoa lizeo arruntetan baino adin nagusiagokoa da. Lizeo honen hautua oso ausnartua da. 15/18 urte arteko talde fenomenorik ez da, beraz, ez da eraginik.»