Heziketaren egile desberdinak bildu nahi ditugu haien osagarritasuna kontuan hartuz. Arlo guzietako heziketa, sortegunetik azken eguna arte beren buruaren jabe diren helduak izaten ikastea da.
Familia heziketak, ikasketek, moldakuntzek, “ikaste” hau dute helburu.
Burasoen ongi etorria :
Burasoen sartze administratiboa, eskola sartzearen aitzineko larunbatean egiten da. Burasoak gomitatzen ditugu kolegiorat ikaslearen dosier administratiboaren osatzeko eta eskola liburuen eskuratzeko.
Zuzendariak eta HAN-ek animatu bilkura batean elkartzen dira buraso guziak Seaskaren eta Xalbadorren proiektuak aipatzeko. 6.eko irakasle arduradunak ere hor dira goiz horretan eta giro goxoa hasteko urtea.
Burasoak, beren haurrentzako hautatu duten hezkuntza sistemaren partaide dira eta honako arloetan inplikatzen dira :
- Kudeaketa arloan :
- Biltzar Nagusian (urtean bi aldiz biltzen da).
- Administrazio Kontseiluan (hilabetean behin).
- Pedagogia arloan :
Geletako bilkuretan : geletako irakasle arduradunak eta tutoreak animatuak, ikasturte hastapenean antolatuak dira ;
- helburuen aurkezpena,
- programen aurkezpena,
- geletako burasoen 2 ordezkarien hautatzea ;
Gela- kontseiluak – ikasle eta burasoen ordezkariek kontseiluaren lehen partean parte hartzen dute :
- gelako giroa,
- laneko giroa,
- harremanak,
- diziplina …
- Zurkaizgoan : Ikasle bakoitzak zurkaitz bat du eta irakasle bakoitzak hamahiru bat ikasle ditu zurkaizgoan.
Helburuak : ikaslearen ikasketak eta jarrerak hurbiletik segitzea da, ikasle-buraso-profesional-zuzendaritzaren arteko lotura atxikiz.
Tutore eta burasoen arteko elkartze instituzionala hiruhilekoan behin, gela-kontseiluaren ondotik.
- Hezkuntza arloan :
Hezkuntza taldea – hilabetean behin biltzen da.
Interesatuak diren buraso eta hezkuntza taldeko partaideak biltzen ditu, baita kolegioko zuzendaria eta hezkuntza aholkularia ere. Ikastetxearen proiektuari buruzko gogoeta eta iritzien trukatzeko gunea da. Hezkuntza taldeak Administrazio Kontseiluak eman misioak lantzen ahal ditu (adibidez Barne Araudia,...).
Biltzar horien aipagaiak :- Hezkuntza
- ko-hezkuntzaren balorizazioa
Gai bati buruzko gaualdien antolaketa. Hitzaldiak antola daitezke, hala nola : «Orientazioa, zer da jokoan ?» orientazioari buruzko informazio bilkura, edo “Toxikomaniei buruz”-ko informazio gaualdia, edota “Internet, nerabeen, burasoen eta irakasleen erabilpenerako ?”...