iala – zaharragoak
xalbador h-(r)en bidalketa guztiak
Pariseko autokudeatutako lizeoa
BOSTGARRENEKIN UKANDAKO ELKARRIZKETA (LUCRÉCE) :
Lucrèce-i egindako galderak eta haren erantzunak :
1/ Ikasleak betebeharrak ez baditu betetzen, zer dira ondorioak ?
« Guttitan gertatzen da, beraien artean konpontzen dute, hutsa egin duenari oharrak eginez. »
2/ Baxoa lortu ote zenuen ?
« Bai, literatura saileko baxoa lortu nuen. »
3/ Lizeo horretan ikasketak burutzea hautu bat izan ote da ?
« Bai, Parisen bizi nintzen, lizeo horren proiektua ezagutzen nuen, hautu bat izan da. »
4/ Gaur egun zer diozu lizeo horretan ikasketak burutzearen hautuari buruz ?
« Esperientzia bikaina izan da, aberasgarria, norberaren hazkuntza eta garapenaren ongarri. »
5/ Kurtsoetara joaten ez diren ikasleek ba ote dute eraginik besteengan ?
« Kurtsoak ez dira ikasle kopuruaren arabera jorratzen. Lizeo honetako ikaslego gehiengoa lizeo arruntetan baino adin nagusiagokoa da. Lizeo honen hautua oso ausnartua da. 15/18 urte arteko talde fenomenorik ez da, beraz, ez da eraginik.»
Ongi etorriak !
Joan den neguan, Xalbadorreko Administrazio Kontseiluan “Garapena” lan batzordeko ordezkariaren eskutik web-gune baten sortzea pentsatua izan zen.
galeria