corine-(r)en bidalketa guztiak


IALA : “Iturri zaharretik ur berria”

Iturri zaharretik ur berria

Aste honetan guk ere iturri zaharretik edan dugu. Gure iturri zaharra euskal kantagintza herrikoia izan da : aspaldiko kantu herrikoiak, baita XX. mendearen 60. eta 70. hamarkadetan sortutako kantu batzuk.
Ikusi dugu kantu zahar horiek iturriaren ur berria bezala direla : ondare bizia, gure kulturan ongi sustraituak eta belaunaldi guzienak. Atzokoak, egungoak eta biharkoak !
Kantu bakoitzaren historia eta ezaugarriak landu ditugu: egilea, kantaria, aipaturiko gaia(k), lemak, testuinguru historikoa, mezua (baldin bada), adierazten eta sortzen dituzten emozioak, haien garrantzia Euskal Herrian (jendeak nola errezibitu duen ? Bere eragina gizartean ?…)…

Kantaldia kolegioan

Urriaren  18an opari ederra ukan dugu : Maider Iciaga, Nahia Zubeldia, Kamila Zubeldia, Aguxtin Alkhat, Watson, Mixel Ducau, Peio Ospital eta Amaia Aire kantariek bisita egin digute. Geletan ibili dira, ikasleekin mintzatzen, eta arratsaldean kantaldia eskaini digute, 300 ikasleen aitzinean.

Baga Biga Higa mintzaldia, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez kantariekin

Urriaren 19an, Sanoki gelan (Itsasu) gurasoak eta ikasleak kantaldi-mintzaldi baten entzutera gonbidatuak izan dira. Gaualdi polita izan da, guraso eta ikasle anitz hurbildu dira.
Proiektua : “Baga, biga, higa euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena
helburu dituen proiektua da. Multimedia formatuko hitzaldi-
kontzertuen bidez, ikus-entzuleari euskal musikaren historiaren
gaineko begirada eskaini nahi zaio, 60. hamarkadaren aurreko
garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.”

Kantaldia ikastetxean.

Baga Biga Higa mintzaldia Itsasun.

Kantu piknika


ERASMUS proiektua

Linking Intuition and Knowledge in Education – LIKE proiektuaren baitan urriaren 9tik 15era Xalbador Kolegioak errezibitu ditu Europako beste 5 estatu eta nazioetatik irakasle eta ikasleak.

Portugala, Italia, Estonia, Erresuma Batuak eta Maiorkako Palmatik etorri dira 13 irakasle eta 17 ikasle.

Intuizioan oinarrituz eta artea erabiliz, jakitateak nola barneratzen ahal dizkiegun ikasleei izan dute irakasleek aztergai.

Ikasleek aldiz, 3 euskal artisten laguntzarekin ikasi dute gai batzuen inguruan (klima, aniztasuna eta nortasuna) gogoeta lan bat nola antolatzen eta gogoeta horren berri, teknika artistikoen medioz, euskarri baten gainera adierazten.

Lan horren borobiltzeko, ostirala arratsaldean arte erakusketa bat muntatua izan da kolegioaren baitan. Milesker Jordi Bermejo, If Matxikote eta Nahia Garat artistei.

Informazio gehiago :

https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/amp/20221015/artea-xalbador-kolegioaren-nazioarteko-trukaketen-erdigunean

https://gureirratia.eus/berriak/3016-portugal_italia_edota_estoniako_ikasleak_euskal_herria_deskubritzen


Hondartza ateraldia

Hirugarreneko ikasleak Angeluko hondartzan

Ekainaren 15ean 3.eko ikasle guztiak Angeluko hondartzara joan ginen, “Goazen itsasora!” proiektuaren kari.

Helburuak ziren, gure ingurune hurbilean egin daitekeen aktibitate baten deskubritzea (surf), itsasoari buruzko ezagutzak azkartzea eta ingurune horren babestearen beharrari sentsibilizatzea.

Aroa lagun, egun biziki goxoa pasa genuen: goizean surf kurtsoa ukan ginuen (euskaraz!), eta hondartzako zikinen biltzen ari izan ginen. Arratsaldean, hondartzan bainatzeko santza ere ukan ginuen, uhainetan jostatuz, aldi huntan gorputza baliatuz taula gisa. 

Urtea eta kolegioko 4 urteak ederki bukatzeko parada ezin hobea!

Ah eta aholku bat ondoko urterako : krema eman ezazue (ai ai ai iguzki kolpeak!!)