“ Miñan, liburutik oholtzara!”

Aurten lehen hiruhilean, 4.eko ikasleek Amets Arzallus eta Ibrahima Balde-ren Miñan liburuaren irakurketa egin zuten euskara kurtsoetan.
Bestalde ber momentuan, Arte kurtsoetan liburuaren ilustrazioak sortu ziren Pette Etxebarria infografistarekin, eta Historia-Geografian immigrazioaren gaia landu zen. Azarotik goiti berriz, Axut antzerki konpainiako Arantxa Hirigoienekin antzerki tailer bat antolatu zen euskara kurtsoetan.
Urriaren 17an Luhusoko Harri Xuri gelan, Artedrama konpainiaren Miñan antzerkia ikustera joan ginen.
Azaroaren 25ean Amets Arzallus-ek eta Ibrahima Balde-k hitzaldi aberasgarri eta hunkigarria eskaini zieten ikasleei kolegioko IDZ-an.
Proiektu hau abenduaren 12an amaitu zen Kanboko AIEC gelan, 4.eko ikasleek Miñan liburuaren bertsio bat antzeztu baitzuten guraso eta familien aitzinean.

Ibrahima Balde eta Amets Arzallus-ekin solasaldia 4.ekin (2024ko azaroaren 25ean)

Liburuaren ilustrazioak

Abenduaren 12an, Kanboko AIEC gelan, 4.eko ikasleek Miñan liburuaren bertsio bat antzeztu dute (argazkiak)


La leyenda de los alebrijes – Hirugarrenekoen irakurketa

Mexikori buruzko lanketaren baitan, 1.hizkuntza gaztelera duten 3.eko ikasleek liburu bat irakurri dute : “La leyenda de los alebrijes”. Atal bakoitzaren laburpena idatzi dute eta galdera sorta proposatu ere bai. Bukatzeko, irakurketan zehar hiztegi berria eta berezia bildu dute ere bai.
Leienden eta errealitatea zein fikzioaren arteko munduez ari den liburu hau deskubri ezazue! Irakurketa on !


Festival de Biarritz

Cada año, a finales de septiembre, se suele organizar el Festival de Biarritz entorno al cine hispanoamericano con cortometrajes, largometrajes y documentales en versión original. Además, también hay presentaciones de directores y escritores que podemos conocer a través de sus obras.

El cine, como arte y ventana del mundo, resulta interesante para descubrir nuevos lugares, paisajes, culturas, realidades políticas, sociales y económicas, lenguas y demás.

De modo que en relación con la secuencia cinematográfica trabajada con los alumnos de Tercero, fuimos con los interesados a pasar un día entero a Biarritz, el martes 24 de septiembre de 2024, para ver la película peruana “Raíz” (Franco García Becerra) y el documental argentino “Sapos, momentos de infancia en la dictadura” (Lucas Brunetto).

Así tuvimos la ocasión de descubrir la sala de espectáculos “Gare du Midi” y también entramos en el Casino, algunos por primera vez. Allí se puede descubrir, probar y comprar artesanía, literatura y gastronomía latinoamericana. También suele haber una exposición.

Nos lo pasamos muy bien. ¡Guardamos un lindo recuerdo!

Urtero, iraila bukaeran, “Festival de Biarritz” deituriko latinoamerikar zinemari buruzko festibala iragaten da Miarritzen. Bertan, bertsio originalean pasatzen dituzten hainbat luzemetraia, laburmetraia eta dokumental ikusgai dira. Latino Ameriketako hainbat zuzendari eta idazle ezagut daitezke beren obren bidez ere bai.

Zinema, arte eta munduaren erakuslehio gisa, interesgarria da toki, paisaia, kultura, egoera politiko, sozial eta ekonomiko, hizkuntza eta beste anitzak ezagutzeko.

Aurten, 3.eko ikasleekin landuriko zinemari buruzko sekuentziaren baitan, egun oso bat iragan dugu festibalean interesa erakutsi duten ikasleekin, 2024ko irailaren 24an. “Raíz” (Franco García Becerra) filma peruarra eta “Sapos, momentos de infancia en la dictadura” (Lucas Brunetto) dokumental argentinarra ikusteko parada ukan dugu.

Bide batez, “La Gare du Midi” ikusgarri gela handia eta Kasinoa ezagutzeko aukera ukan genuen, batzuentzat lehen aldia zelarik. Kasinoan latinoameriketako artisautza, literatura eta gastronomia deskubritu, dastatu eta eros daiteke. Erakusketa bat izaten da ere bai.

Egun izigarri polita iragan genuen. Ze oroitzapen goxoa!


IALA SEASDOR

Aurtengo lehen IALA astea, Xalbadorren 40. urteurrenari buruzkoa izan da. Gai horri helduta, 5.mailako ikasleek Arte Plastiko eta Teknologiako irakasleekin “Xalbadorreko eraikinen garapena 40 urtean” azaldu dute bideo batean. Horretarako, Xalbadorreko eraikinen historia landu dute: noiz, zer eta zergatik eraikia edo arraberritua izan zen eraikin bakoitza. Gero beraien gidoiak prestatu eta Stopmotion logizielarekin, argazkiak hartuz eta soinua grabatuz, hemen ikusgai dituzuen bezalako bideoak sortu dituzte taldeka.
Ikuskizun on!