Mintzalasai festibala

Uste baino gehiago girelako

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, haur parkean, ezezagunekin harremantzerakoan… Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen.
Irailaren 21etik 27era, Baiona eta Miarritzeko elkarte eta Herriko etxeek indarrak bilduko dituzte, auzolanetik euskararen biziberritzea modu konkretuan elikatzeko. Eskola arteko topaketa, tailer, bisita gidatu, deskubrimendu, proiekzio, besta… Urtero osagaiak aldatzen ditugu, baina errezeta berdina egon da.”
(Mintzalasai)

Mintzalasai webgunea : https://mintzalasai.eus/
Mintzalasai instagrama : https://www.instagram.com/mintza_lasai/
Izen emaiteak jardueraka egiten dira agendatik webgunean. 


Haurtzaroa eta Iragana

Urte bukaera honetan, Gaztelera 2.hizkuntza gisan duten 4.eko ikasleek, Haurtzaroaz eta iraganeko oroitzapenei buruz aritu dira lanean. Sekuentzia bukaerako proiektu gisa, ahozko bat zein afitxa baten bidez, beren haur garaia aurkeztu behar zuten alde batetik, eta bestetik, beren aitatxi edo amatxi batena. Hainbat argazki ekarri dituzte gelara norberaren iragana (itxura fisikoa, nortasuna, bizipenak, familiaren historia) aurkeztuz.

Eskuz eginiko afitxa zinez ederrak, zainduak, mamitsuak eta kalitatezkoak sortu dituzte, hizkuntza maila polita erakutsiz! Goresmenak denei!


Itsasoa Begira

Kolegioko hirugarrenak Angeluko hondartzan izan dira Itsasoa Begira proiektuarekin.
Surfeko tailerra egiteaz gain, hondartza garbiketa ere egin dute.
Egun bikaina izan da !