Ni, Xalbadorreko zientzialari

Apirilaren 5ean, Tutoregotza goizean, 4. mailako ikasleek Xalbadorreko Zientzia azokan parte hartu zuten. “Landareen beharrak” gaiarteko proiektua aurkeztu zuten. Horretarako biologian , fisika/kimikan eta teknologian ikasitakoak azaldu zituzten maketa eta esperimentuen bidez.
Biologian: fotosintesiaren etapa ezberdinak azaldu zituzten beraiek sortutako maketa baten bidez.
Fisika/Kimikan: fotosintesian gertatzen diren erreakzioak azaldu zituzten gelan landutako maketa eta esperimentuen bidez.
Teknologia: landareak automatikoki ureztatzeko sortu zuten maketa eta proiektuaren atalak  azaldu zituzten.
Bisitari kuriosei gogotik erantzun zieten zientzialari gazteek. Biba zuek!


“ Miñan, liburutik oholtzara!”

Aurten lehen hiruhilean, 4.eko ikasleek Amets Arzallus eta Ibrahima Balde-ren Miñan liburuaren irakurketa egin zuten euskara kurtsoetan.
Bestalde ber momentuan, Arte kurtsoetan liburuaren ilustrazioak sortu ziren Pette Etxebarria infografistarekin, eta Historia-Geografian immigrazioaren gaia landu zen. Azarotik goiti berriz, Axut antzerki konpainiako Arantxa Hirigoienekin antzerki tailer bat antolatu zen euskara kurtsoetan.
Urriaren 17an Luhusoko Harri Xuri gelan, Artedrama konpainiaren Miñan antzerkia ikustera joan ginen.
Azaroaren 25ean Amets Arzallus-ek eta Ibrahima Balde-k hitzaldi aberasgarri eta hunkigarria eskaini zieten ikasleei kolegioko IDZ-an.
Proiektu hau abenduaren 12an amaitu zen Kanboko AIEC gelan, 4.eko ikasleek Miñan liburuaren bertsio bat antzeztu baitzuten guraso eta familien aitzinean.

Ibrahima Balde eta Amets Arzallus-ekin solasaldia 4.ekin (2024ko azaroaren 25ean)

Liburuaren ilustrazioak

Abenduaren 12an, Kanboko AIEC gelan, 4.eko ikasleek Miñan liburuaren bertsio bat antzeztu dute (argazkiak)


La leyenda de los alebrijes – Hirugarrenekoen irakurketa

Mexikori buruzko lanketaren baitan, 1.hizkuntza gaztelera duten 3.eko ikasleek liburu bat irakurri dute : “La leyenda de los alebrijes”. Atal bakoitzaren laburpena idatzi dute eta galdera sorta proposatu ere bai. Bukatzeko, irakurketan zehar hiztegi berria eta berezia bildu dute ere bai.
Leienden eta errealitatea zein fikzioaren arteko munduez ari den liburu hau deskubri ezazue! Irakurketa on !