“Uste baino gehiago girelako
Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, haur parkean, ezezagunekin harremantzerakoan… Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen.
Irailaren 21etik 27era, Baiona eta Miarritzeko elkarte eta Herriko etxeek indarrak bilduko dituzte, auzolanetik euskararen biziberritzea modu konkretuan elikatzeko. Eskola arteko topaketa, tailer, bisita gidatu, deskubrimendu, proiekzio, besta… Urtero osagaiak aldatzen ditugu, baina errezeta berdina egon da.”
(Mintzalasai)
Mintzalasai webgunea : https://mintzalasai.eus/
Mintzalasai instagrama : https://www.instagram.com/mintza_lasai/
Izen emaiteak jardueraka egiten dira agendatik webgunean.
































