IALA SEASDOR

Aurtengo lehen IALA astea, Xalbadorren 40. urteurrenari buruzkoa izan da. Gai horri helduta, 5.mailako ikasleek Arte Plastiko eta Teknologiako irakasleekin “Xalbadorreko eraikinen garapena 40 urtean” azaldu dute bideo batean. Horretarako, Xalbadorreko eraikinen historia landu dute: noiz, zer eta zergatik eraikia edo arraberritua izan zen eraikin bakoitza. Gero beraien gidoiak prestatu eta Stopmotion logizielarekin, argazkiak hartuz eta soinua grabatuz, hemen ikusgai dituzuen bezalako bideoak sortu dituzte taldeka.
Ikuskizun on!


Mendiari mintzo, hirugarrenen proiektu artistiko kulturala

“Xalbador kolegioko hirugarreneko ikasleak aste batez Proiektu Artistiko Kulturalean (PAK) murgildu dira, erakasle taldeak mendiari buruz hautatu gaiari esker. Hainbat artisten laguntzarekin, hiru egunez mendian ibili dira Arrosatik Bidarraieraino eta Bidarraitik Itsasura. Mendia alde guzietatik barnatzeko parada izan da; historia, ekonomia, ingurumena etabar. Astean zehar eta beti ere mendia ardatz, ikusgarri batekin bururatu dute ateraldia.” (Kanaldude)

Bideoa

BOOKTRAILER

Aurten gure 5.ekoek EKE eta IKASek antolatutako Booktrailer lehiaketan parte hartu dute. Booktrailer (book = liburua / trailer = iragarki laburra) liburu bat irakurtzeko gogoa pizteko erabiltzen den bideo labur bat da.
Apirilaren 30ean, Baigorri eta Hendaiako ikasle batzuekin batera, Kanboko L’Aiglon zinegelan ikasleek haien lanak begiratu dituzte eta bozka baten ondotik Xalbadorrekoek bi sari irabazi dituzte :
-“Irakurtzeko gogoarena” : Onin eta surf txapelketa (Ainara eta Xexili).
-“Bozka gehien bildu duen booktrailerra” : Beldurraren gaztelua : Errauts uhartea (Xan, Jokin eta Kaiet).

IKASLEEN BOOKTRAILERRAK