Bigarren hiruhileko gelako kontseiluak pasaturik, eta ebaluazio fitxak eskuraturik, artikulu honen bukaeran diren lexikoak balia ditzakezue fitxan idatzia dena hobeki ulertzeko.
Irakurketa on !
Horra Xalbador kolegioan aldarrikatzen duguna : Murgiltze sistema eraginkorra, partaideen arteko komunikazio hizkuntza naturala Euskara izanen dela segurtatuko duena.
a) Euskara, soilik irakaskuntzarako hizkuntza bilakatzen bada, IKASTOLArik EZ DA !
b) Buraso gisa, gurekin engaiatzera deitzen zaituztegu, hautatu duzuen ereduarekin koherentzian. Horretarako bide batzuk :
- euskara dakienak ahal bezainbat erabiliz, euskarazko ekimenak hautatuz,
- euskara menperatzen ez duenak ere euskarazko ingurugiro bat eraiki dezake : euskarazko irrati/TB/musikak/kantuak etab…entzunez edo ezarriz, guk profesional gisa murgiltze ereduan proiektuak eta ateraldiak euskaraz segurtatzen ditugun bezala
- euskara hutsean egiten dugun antolaketa administratiboa onartuz : gela kontseiluak, ikaslearen ebaluazio fitxak onartuz (orientazioari lotuak direnez kanpo, hauek frantsesera itzultzen baitira orientazio beharren arabera), kulpabilizazio edo gaizki sentitu gabe
- batzuetan zuen haurrekin zailtasunetan aurkitzen ahal zaretela onartuz
- zuen burua partaide oso gisa kokatuz, laguntzeko eskainia zaizuen tresna oro erabiliz : zurkaitz, irakasle, idazkaritza, zuzendari, hezkuntza aholkulariekin harreman zuzenak baliatuz,
Hezkuntza taldeak, bere aldetik oinarrizko hiztegi bat landu eta proposatzen dizue. Hiztegi horretan aurkituko dituzue ebaluazio fitxetan edo lotura liburuxketan atzeman daitezkeen hitz edo erran molde batzuk. Baina erran gabe doa zuen haurra dela zuen laguntzailerik hoberena !