Eguzki sistema

Fisika eta arte plastikoetako kurtsoetan proiektu bat egin dute 5Ako ikasleek. Proiektu honen bidez fisika eta artea uztartu dituzte. Gela lau taldetan banatua izan da, lau proiektu ezberdin gauzatzeko:
– 1. proiektua: Eguzki sistema. Ikasleek fisikako laborategiko horma batean, eguzki sistema marraztu dute, eskalak errespetatuz.
– 2. proiektua: Piktogramak. Laborategiko segurtasun neurriak landu eta hoiekin joko bat sortu dute ikasleek fisikako kurtsoetan hurrengo urteetan erabiltzeko.
– 3. proiektua: Zientzia Euskal Herman. Euskal Herriko zientzialarika eta zientzia museoak landu dituzten eta hauek erabilita mural bat eraiki dute, fisikako laborategiko horma batean.
– 4. proiektua: Laborategiko materiala. Laborategiko material guita argazkitua izan da eta argazkiekin fitxak egin dituzte, datozen urteetan fisikako kurtsoetan erabiltzeko.

Egindako lanarekin bideo bat sortu dugu, zuek ikusi ahal izateko. 

Mila esker aldez aurretik,

Jon Urkijo eta Uxue Celayeta (Físika eta Arte irakasleak)


Gazteak liburu-dendan : “Liburua eta Mitologia”

Aurten, seigarrenek “Gazteak liburu-dendan” proiektuan parte hartu dute eta proiektu honi esker :
-IDZan, liburuaren katea deskubritu dute Charlottekin, Menta Kafe dendako liburu-saltzailea.
-Euskara kurtsoetan, Amaiarekin, ipuinak sortu dituzte eta Artean, Uxuerekin, pop-up liburuak.
-Ekainaren 12an, Menta Kafe liburu-dendan 30€ko bonoekin liburuak erosi dituzte eta haien sorkuntzak Ortzaizeko ikastolakoei aurkeztu dizkiete. Gure ikasleek “Ipuin kontaketa” eta “Jokoak” tailerrak animatu dituzte.
Goiza biziki polita izan da!

Menta Kafe liburu-dendan :

Pop-up liburuak :


Ipuin kontaketa :


Parke Nazionalak

4.eko Ingeles Lehen Hizkuntza taldean, Mundu mailako Parke Nazionalei buruzko lanketa bat egin dugu, duela zenbat urte deskubritua izan den jakiteko, zein handia, zein zabala eta zertaz osatua den ikasteko. Esperientzien aipatzeko denbora berri baten ezagutza egiteko parada eman digu ere. Ikerketa lan horretan, banaka gelari toki esanguratsu horren berri eman behar zioten. Horra horren emaitza.


Diskriminazioa

3.eko Ingelesa Lehen Hizkuntza Taldeekin, ikerketa lan bat nola egiten zen, nola aurkezten zen eta nola ekoizten zen ikasi dugu.
Lizeoari begira, metodologia landu dugu eta autonomia garatzeko lan pertsonal hau 3 astez burutu behar zuten. Diskriminazio mota ainitzei buruz landu behar zituzten egoerak (Esklabotasuna AEB-n, Dalits-en egoera Indian, Ura edo Osasunaren aurrean zer egoera baden…). Horra zenbat ikasleen bukaerako emaitzak.


Virtual Museum

3.eko Ingelesa Lehen Hizkuntza Taldeekin, arte historiari buruzko gogoeta bat abiatu nahi nuen urte bukaera honetan. Ideia zen urte ondarreko kurtsoetaz baliatzea iraganeko denborak berriz ikusteko, baita arte obra baten inguruan gogoeta baten eramaitea. Arte obrari buruzko datuak bilatu behar zituzten, artistaren helburua zehaztu behar zuten haien hitzetan eta iritzi sinple bat idatzi behar zuten ondotik.
Hori guzia Canva tresna digitalarekin moldatu behar zuten eta horra egin duten lanaren emaitza.