Urteko artxiboak: 2022


Hondartza ateraldia

Hirugarreneko ikasleak Angeluko hondartzan

Ekainaren 15ean 3.eko ikasle guztiak Angeluko hondartzara joan ginen, “Goazen itsasora!” proiektuaren kari.

Helburuak ziren, gure ingurune hurbilean egin daitekeen aktibitate baten deskubritzea (surf), itsasoari buruzko ezagutzak azkartzea eta ingurune horren babestearen beharrari sentsibilizatzea.

Aroa lagun, egun biziki goxoa pasa genuen: goizean surf kurtsoa ukan ginuen (euskaraz!), eta hondartzako zikinen biltzen ari izan ginen. Arratsaldean, hondartzan bainatzeko santza ere ukan ginuen, uhainetan jostatuz, aldi huntan gorputza baliatuz taula gisa. 

Urtea eta kolegioko 4 urteak ederki bukatzeko parada ezin hobea!

Ah eta aholku bat ondoko urterako : krema eman ezazue (ai ai ai iguzki kolpeak!!)


Azterketa euskaraz : Bideoklipa

Azterketak euskaraz !

Hitzak : Odei Barroso
Bideoklipa : Alkimia films
Muskia taldea : Xutik
Ikasle Batzordeko kideak

Ikasle batzordeko kideak buru belarri lanean aritu dira Azterketak Euskaraz kliparen grabaketa prestatzen.
Esker mila Odei Barroso-ri kantuaren hitzak idatzirik eta kliparen grabaketan ukan pazientziagatik. Odei beti irriñoarekin !
Eta esker mila Xutik taldeari, Odeien hitzei doinua emanik, estudioetara ikasleak gomitaturik eta klipean parte hartzeagatik.
Beti oroitzapenak izango dira !


Zientzia Azoka (Bilbo)

Goizean Elhuyarrek antolatu zientzia azoka bisitatu dugu. Ondotik,
tailer bat egin dugu hondartzetan eta eguneroko produktuetan diren
mikro plastiko eta nano plastikoari buruz. Lehenik, hautatu dugun
hortz pasta filtro batean pausatu dugu eta ondotik ura gehitu dugu,
nahasketa baten egiteko. Mikroskopian nahasketa hori aztertu dugu,
eta ohartu gara kutsatua zela. Gero hondartzako hondarra ikusi
dugu eta ohartu gara plastiko anitz bazela.

Arratsalde hastapenean gure txandak antolatu ditugu BIO eta MAT-en egindako proiektuen aurkezteko. Ikasle multzo batek BIO-n egindako SEXUALITATEAri buruzko jokoa aurkeztu du, beste batek airearen kutsadura neurketa ezberdinak eta azken batek Xalbador kolegioko ikasleen pantailen erabilera.

Talde bakoitzak etxetxo bat zuen afitxekin apaintzeko eta proiektua aurkezteko. Jendea hurbildu zaigu, batez ere beste ikastetxeetako ikasleak eta pozik azaldu diegu gure proiektua.