Urteko artxiboak: 2021


Durangoko azoka : PortDA! Erronka

PortaDA! erronka

Lehen Hezkuntza eta DBH zein Batxilergo mailetako ikasleentzat lehiaketa berezia antolatu dugu 56. Durangoko Azokarako.

Euskarazko liburu eta diskoak ezagutzeko helburuarekin eta gaztetxoen sorkuntza sustatuz, liburu eta diskoen portadak izango dira lehiaketako gaia.

Portada horietako irudiak birsortu egin beharko dira, gorputz atalak edota eguneroko objetuak erabilita.
(Jatorria : https://durangokoazoka.eus/eu/ikasle-goiza)

Aurten, Durangoko azokako Ikasle eguna ordezkatzeko azokaren antolatzaileek argazki lehiaketa bat antolatu dute. Gure laugarreneko ikasle batzuk lehiaketan parte hartu dute.


ANTZERKI TAILERRA

Aurten ere, antzerki tailerrak bere ikusgarria eman du. Joan den ostiralean AIEC gelan, tailerreko antzerkilariek “Anartean…” anterkia eman zuten. Nahiz eta urtea zaila eta moztua izan, motibazioa atxiki dute eta horri esker bururaino joan dira. Goresmenak denei, memento goxoak partekatu baititugu.

 


Brebeta euskaraz !!!

Frantses gobernuak ez digu uzten brebetako zientziako azterketak euskaraz pasatzen. Ezin dugu utzi Frantses gobernua gure manatzen beraz, horren kontra borrokatu behar gira. Beharbada urte huntan lortuko dugu brebeta euskaraz pasatzen baina horrentzat zuen, sustengua behar dugu.

Xalbadorreko ikasle batzordea.