Urteko artxiboak: 2018


Kanaldudeko “ZZE” emankizuna XALBADOR kolegioan

3.eko ikasleek antolaturik, maiatzaren 31an, Kanalduderen “Zuzenean Zure Esku” emankizunean kazetaritzako gai bat jorratu dute : “Gazteok nolako harremana dugu hedabideekin eta ekoizten diren produktuekin” lemapean.

Mahain inguruan hainbat kazetari eta animatzaile izan dira, besteak beste : Goizeder Taberna (Mediabask), Ihintza Arrieta (Gure Irratia), Ekhi Erremundegi (Berria), Xexili Foix (FBPB), Eztitxu Garcia Petoteguy (Etxepareko ikaslea), Alaia Aizaguer (Etxepareko ikaslea)… Girotzeko Xalbadorreko musikari zonbait ere entzun izan ditugu.

Emankizuna ikusteko :

ZZE emankizuna


2018/05/04ko tanborrada Baionan

Mezu honen bidez Xalbadorreko partaide guziak (ikasle, buraso eta langile) eskertu nahi ditugu joan den ostiraleko tanborrada arrakastatsuaren ondotik. Zinez balio zuen hainbeste lan hartzea (informazioa eman, bilkurak, T-shirtak, banderolak, tanborrak eraiki, entseguak egin…).
Seaska osoko kide guzien  lana eta parte hartzeari esker lortu dugu Baionako karrikak betetzea eta gure aldarrikapena Pariseraino entzunaraztea. Baionako karrikak ubelez, gorriz, berdez, urdinez, laranjaz eta kolore guziz bete ditugu, alaitasunean kure kexua erakutsiz.

Seaskarentzat ez baita deus aldatu, denak mobilizatuak egon gaitezen, seguraski beste ekintza batzuk beharko baitira ! Eta lehen hitzordua igandean Senperen, prefosta !!

Kasu, Seaska kexu !!


Dantza sorkuntza Maylis Arrabit

4A-koekin 2017-ko Azaroan Maylis Arrabit dantzari eta dantza ikusgarri egilea ekarrarazi nuen kurtsora, ingelesez bere esperientziaren berri eman diezagun, “The Sky’s the Limit” (zerua dugu muga bakarra) sekuentziaren baitan. Dantza inklusioa egiten du, ahalmen urrikoak eta balidoak elkartzen dituen dantza mota bat.

Esperientzia / trukaketa aberasgarri zein hunkigarri horren ondotik, besteak beste, hitz batzuk atera ziren eta horrekin, dantza baten sortzeko inspiratua izan da.

Horra emaitza bideo honetan. Goza / Enjoy !!!!

https://vimeo.com/265651166
password:XALBADOR‌

Mirentxu Heurtebize, ingeleseko irakaslea


BOOKTRAILER LEHIAKETA : BOZKATU !!!

Elepika festibalaren kari, euskarazko irakurketa bultzatzeko xedearekin, Kanboko eta Uztaritzeko mediatekek, Itsasuko liburutegiak eta ERROBIko Euskara eta Kultur zerbitzuek Booktrailer lehiaketa bat antolatu dute Aldudarrak bideo enpresaren laguntzarekin.
Kanboko Xalbador, Errobi eta Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioetako 5.eko ikasleek parte hartu dute proiektuan.
Orain booktrailerrak bozkatzeko momentua da, maiatzaren 2a arte duzue epea.
(http://www.kanaldude.tv/)

Ebaluazio fitxen irakurtzeko laguntza

Bigarren hiruhileko gelako kontseiluak pasaturik, eta ebaluazio fitxak eskuraturik, artikulu honen bukaeran diren lexikoak balia ditzakezue fitxan idatzia dena hobeki ulertzeko.
Irakurketa on !

 

Horra Xalbador kolegioan aldarrikatzen duguna : Murgiltze sistema eraginkorra, partaideen arteko komunikazio hizkuntza naturala Euskara izanen dela segurtatuko duena.

a) Euskara, soilik irakaskuntzarako hizkuntza bilakatzen bada, IKASTOLArik EZ DA !
b) Buraso gisa, gurekin engaiatzera deitzen zaituztegu, hautatu duzuen ereduarekin koherentzian. Horretarako bide batzuk :

  • euskara dakienak ahal bezainbat erabiliz, euskarazko ekimenak hautatuz,
  • euskara menperatzen ez duenak ere euskarazko ingurugiro bat eraiki dezake : euskarazko irrati/TB/musikak/kantuak etab…entzunez edo ezarriz, guk profesional gisa murgiltze ereduan proiektuak eta ateraldiak euskaraz segurtatzen ditugun bezala
  • euskara hutsean egiten dugun antolaketa administratiboa onartuz : gela kontseiluak, ikaslearen ebaluazio fitxak onartuz (orientazioari lotuak direnez kanpo, hauek frantsesera itzultzen baitira orientazio beharren arabera), kulpabilizazio edo gaizki sentitu gabe
  • batzuetan zuen haurrekin zailtasunetan aurkitzen ahal zaretela onartuz
  • zuen burua partaide oso gisa kokatuz, laguntzeko eskainia zaizuen tresna oro erabiliz : zurkaitz, irakasle, idazkaritza, zuzendari, hezkuntza aholkulariekin harreman zuzenak baliatuz,

Hezkuntza taldeak, bere aldetik oinarrizko hiztegi bat landu eta proposatzen dizue. Hiztegi horretan aurkituko dituzue ebaluazio fitxetan edo lotura liburuxketan atzeman daitezkeen hitz edo erran molde batzuk. Baina erran gabe doa zuen haurra dela zuen laguntzailerik hoberena  !

Lexikoa

Ebaluazio fitxak irakurtzeko laguntza