Hileko artxiboak: maiatza 2018


KASU, IKASTOLA KEXU !!

Gaur, maiatzaren 30ean, Seaskaren deiari erantzunez Xalbadorren, beste 30 bat tokitan bezala, protesta egin dugu Hezkunde Nazionalaren jarreraren salatzeko : ez dizkigute ikasteko behar ditugun ahalak eman nahi, eta gure proiektua arriskuan ezartzen dute. Aski da, Euskaraz bizi eta ikasi nahi dugu, eta baldintza duinetan !!


Kanaldudeko “ZZE” emankizuna XALBADOR kolegioan

3.eko ikasleek antolaturik, maiatzaren 31an, Kanalduderen “Zuzenean Zure Esku” emankizunean kazetaritzako gai bat jorratu dute : “Gazteok nolako harremana dugu hedabideekin eta ekoizten diren produktuekin” lemapean.

Mahain inguruan hainbat kazetari eta animatzaile izan dira, besteak beste : Goizeder Taberna (Mediabask), Ihintza Arrieta (Gure Irratia), Ekhi Erremundegi (Berria), Xexili Foix (FBPB), Eztitxu Garcia Petoteguy (Etxepareko ikaslea), Alaia Aizaguer (Etxepareko ikaslea)… Girotzeko Xalbadorreko musikari zonbait ere entzun izan ditugu.

Emankizuna ikusteko :

ZZE emankizuna


2018/05/04ko tanborrada Baionan

Mezu honen bidez Xalbadorreko partaide guziak (ikasle, buraso eta langile) eskertu nahi ditugu joan den ostiraleko tanborrada arrakastatsuaren ondotik. Zinez balio zuen hainbeste lan hartzea (informazioa eman, bilkurak, T-shirtak, banderolak, tanborrak eraiki, entseguak egin…).
Seaska osoko kide guzien  lana eta parte hartzeari esker lortu dugu Baionako karrikak betetzea eta gure aldarrikapena Pariseraino entzunaraztea. Baionako karrikak ubelez, gorriz, berdez, urdinez, laranjaz eta kolore guziz bete ditugu, alaitasunean kure kexua erakutsiz.

Seaskarentzat ez baita deus aldatu, denak mobilizatuak egon gaitezen, seguraski beste ekintza batzuk beharko baitira ! Eta lehen hitzordua igandean Senperen, prefosta !!

Kasu, Seaska kexu !!


Dantza sorkuntza Maylis Arrabit

4A-koekin 2017-ko Azaroan Maylis Arrabit dantzari eta dantza ikusgarri egilea ekarrarazi nuen kurtsora, ingelesez bere esperientziaren berri eman diezagun, “The Sky’s the Limit” (zerua dugu muga bakarra) sekuentziaren baitan. Dantza inklusioa egiten du, ahalmen urrikoak eta balidoak elkartzen dituen dantza mota bat.

Esperientzia / trukaketa aberasgarri zein hunkigarri horren ondotik, besteak beste, hitz batzuk atera ziren eta horrekin, dantza baten sortzeko inspiratua izan da.

Horra emaitza bideo honetan. Goza / Enjoy !!!!

https://vimeo.com/265651166
password:XALBADOR‌

Mirentxu Heurtebize, ingeleseko irakaslea