Hileko artxiboak: maiatza 2019


MINTZALDIA : pantailak, besteak eta ni

Maiatzaren 21ean, asteartez, 19etatik 21etara, Xalbador kolegioko Hezkuntza Taldeak konferentzia batetara gomitatzen zaitu. Gaia : pantailak, besteak eta ni.

Pantailen erabilpena, eta bestekiko duen eragina (sare sozialak, hiritartasunaren errespetua, nortasun numerikoa…) aipatuko dira.

Konferentzia Tralalalère elkarteko kide Ghislaine Lasausak emanen du. Azalpenen ondotik galdera-erantzunak eta eztabaida izanen dira.

Azken urteetan buraso askoren galdea izan da holako gaualdi baten antolatzea. Ez huts egin !!

 

 


Haurdunaldia eta kontrazepzio metodoak

Biologiko kurtsoan haurdunaldia eta kontrazepzio metodoen inguruan lan egin ondoan, haur sortu berrien zerbitzuan lan egiten duen Maider Franchessena erizaina eta Elai Berasategui emagina errezibitu dituzte 4.ek Seaskako gelan. Ikasleek galdera ugari egin ahal izan dute gai hauen sakontzeko.
Milesker handi bat Seaskako ikasle ohi diren bi profesionalei gomita onarturik.


BOOKTRAILER LEHIAKETA

Euskarazko irakurketa bultzatzeko xedearekin, Kanboko eta Uztaritzeko mediatekek, Itsasuko liburutegiak eta Euskal Hirigune Elkargoak Booktrailer lehiaketa bat antolatu dute Aldudarrak Bideoren partaidetzarekin. Xalbador kolegioko 5.eko ikasleek parte hartu dute aurtengo booktrailer lehiaketako edizioan. 21 lan egin dituzte taldeka banaturik eta horietarik 12 lehiaketara aurkeztu dituzte.
Maiatzaren 6tik 23ra 12 booktrailerrak bozkatzen ahalko dira : www.kanaldude.eus webgunean.
Eta maiatzaren 23an Kanboko L’Aiglon zinema aretoan sari banaketa izanen da, publikoa eta epaimahaiaren saria hain zuzen ere.

BOZKATZEKO : https://kanaldude.eus/booktrailer/

BOZKATU !!!