Hileko artxiboak: urtarrila 2016


CHARLIE HEBDO

CHARLIE_Mattin

Non da Charlie Hebdo ?

2015eko urtarrilaren 7an (duela urte bat orain),

Charlie Hebdo egunkariaren idazleak “terrorista”

batzuengandik erasotuak izan ziren.

Bilana: 12 hildako.

Atakatuak izan ziren Allahaz (Islamiako jainkoa) trufatu zirelako.

Haiei omenaldia egiteko, “Où est Charlieren” marrazkia marraztu dut, non Charlie odolez betea den (atzematen nuen iduria zela bien artean).

Mattin


DANTZA IKUSGARRIA

Dantza ikusgarria

(Hazparnen, Mendebaldean, 2016ko urtarrilaren 23an)

 

Erran bezala, larunbatean dantza ikusgarria izan zen.

600 pertsona bildu ziren ikusgarri eder honen ikusteko.

Egia erran ez zen hainbeste jende espero!!!!!

Lehenik, Elgar Oinkako haurrek, ikasitako dantzak aurkeztu zizkiguten! Adin desberdinetakoak baziren, baina, denek biziki ongi dantzatu zuten!!!

Dantza desberdinak egin zituzten, adb:txulalai, matelota, txontxongilo, …

 

Bigarrenik, Korrontzi taldeak dantza anitz eskaini zizkigun! Musika biziki polita zen! Biziki ontsa dantzatu zuten!!!

Jin ez direnentzako ondokoan etorri!!

Zinez bikaina zen!!!!

Irantzu


5.URTEKOEN BISITA

1-Xalbadorrera etorri dira,
aste hontan anitz lagun;
Baiona eta Arberoako
ikastolakoak demagun.
Nahiz (e)ta 5. urtekoak izan,
diren guretzako egun;
ea heldu den urtean haiek
taian ez diren txapeldun

2-Biziki lasai atzeman ditut
guri konparatuz iaz,
gu harrituak gelditu ginen
egin genuen jauziaz.
Biziki kontent iduri zuten,
hemengo giro alaiaz,
baina, halere Xalbadorrera
jin ziren haien kuraiaz.

3-Nik haur bat baino pixka gehiago
ikusi dut beldurtua,
nire gustuko anitzek zuten
kolegioa haiek hautatua.
Piknika edo atsaskaria,
batzuek zuten hartua,
ikastola anitz etorri ziren
eta ez da oino bukatua.

Irantzu