If Matxikoten obra

Seigarrenak kazetari !


Donostian ere sexistarik ez!


2025eko martxoaren 8an iragan da gertakaria. Donostian, egun osoko aldarrikapen bat izan da emakumeen nazioarteko eskubideen alde festa handi bat eginez eta 12:30tan hasi den manifestaldia eginez. Bertan hainbat feminista agertu dira, nahiz eta emakume gehiago izan gizonak ere agertu dira baina gutxiegi.
Ausardia erakutsi dute martxan hainbat auzotik pasatuz.
Aurten 50 urte bete dira emakumearen nazioarteko eguna ofizialki izendatu zutenetik.

Hodei eta Elorri


HARTZARO FESTIBALA

Hartzaro festibala, bere izenaren jatorria udaberrian iratzartzen den hartzari omendua da. Hartzaro festibalak aste batez irauten du, Uztaritzen. Aste horretan dantzaldiak, ikusgarriak, desfileak eta ostatuak badira.
Astearte arratsean festibalaren gau nagusia da. Gau horretan desfile handi bat Hiribehere plazara doana bada. Gero Izartxo dantza taldekoak dantzan hasten dira eta horren ondoren antzerki bat hasten da. Antzerkian munduan gertatzen diren gertakariei buruz antolatua da.
Bestenaz dantzariak hiru multzotan bereizten dira:

  • Animalia k: Basurdea, axeria, arranoa, oilarra, otsoa, zezena, zaldia, ardia eta akerra.
  • Maiak : sua, lurra, ura, airea, eguzkia eta ilargia.
  • Zirtzilak.
  • Hartza eta Hartzaina.

BERAZ ZATOZTE HARTZARO FESTIBALERA !!!!!!!!!!!!

Maiane eta Idoia.


ESKI KURTSOAK PEYRAGUDES ESTAZIOAN

Nola pasatzen dira eski kurtsoak Peyragudes estazioan?
Estazio hau familientzat egokia da, pista anitz badirelako eta aski handia delako.
Hunkituak diren pertsonaiak ez dakitenek eskia egiten edo ikasten ari direnak dira. Eta monitoreak baita ere.
Eski kurtsoak hartzen ditugularik aste bukaeran medaila bat irabazten dugu adibidez, Piou-piou, Marmotte, Loupgarou, Ourson, Flocon, 1.izarra, 2.izarra, 3.izarra, Brontzezko izarra, Zilarrezko izarra eta Urrezko izarra.
Txapelketetan, Basahuntza slalomak eginez jausten da eta Gezia abiadura probak eginez.
Neguan iragaten da. Urte honetan estazioa 2024eko abenduaren 6an ireki zen eta 2025eko martxoaren 30ean hetsi da.
Estazioan 44 pista badira, 6 pista berde, 22 pista urdin, 13 pista gorri eta 6 pista beltz. Pirinioetan kokatzen da, Luchon eta Loudenvielen artean.

Luxi eta Oihan M.


SEI NAZIOAK


Sei nazio errugbi txapelketan parte hartzen duten taldeak: Frantzia, Italia, Irlanda, Galia, Ingalaterra eta Eskozia dira. Ekipa guziak profesionalak dira eta Europako hoberenak. Urtarrilaren 31-an hasten da txapelketa eta Martxoaren 15-ean
bukatzen da. Astebururo iragaten da, ekipa bakoitza asteburu batez pausatzen da. Ekipa guziak elkarren aurka ari dira eta bukaeran puntu gehien dituenak txapeldun bilakatzen da. Puntu kontaketa : irabazten dutelarik partida bat lau puntu dituzte, berdinketa bat bi puntu, partida bat galtzen badute zero puntu eta erasotzaile puntuak, puntu bat ematen du. 2025 urtean Frantziak du irabazi 21 punturekin.

Léon, Elouenn eta Odon.


Droga eta esteroideak


Drogari buruz hitz eginen dizuegu, esteroideei buruz. Esteroidearekin drogatzen direnak eritzen ahal dira ez badute haien dosia edota ez badute atzematen haien droga, hori oso lanjerosa da. Kasik sei orduero kontsumitu behar dute. Jenderik ez den tokietan hartzen dute droga (karrika ttipietan, etxe abandonatuetan…). Karbonoz, hidrogenoz, oxigenoz eta nitrogenoz osatuak dira esteroideak. Mekanismo adiktiboa ez da arraz ezagutua.

Mattin eta Enaitz.


Lepazuriaren erasoak

Lepazuriaren erasoak geroz eta gehiago badira oilategietan.
Lepazuriak oiloen burua mozten du haien odola edateko. Lepazuria gauero aktiboa da baina aktiboagoak dira ilargi betean . Adibidez, gure aitatxiren oiloak atakatuak izan dira. Jakiteko zuen oiloak axeriaz edo lepazuriaz atakatuak izan diren begiratu lehenik oiloen gorputza hor den eta burua moztua den ondorioz lepazuria da zeren eta azeriak oilo osoa bere zilora ekartzen baitu.

Ioritz eta Xan.

ANTOINE DUPONT ERRUGBILARIAREN ZAURIA


Antoine Dupont errugbi jokalaria zauritu da Sei Nazion-etako errugbi partida batean, Irlandaren kontra. Larunbat arratsalde batez Martxoaren 8an, Irlandan gertatu da. Frantzia taldeko kapitaina da eta 9. postua du. Belauna zauritua du, lotailuak gurutzatuak ditu. Irlandako jokalari batek bere gainean erortzean bere zangoa lehertu du. Bost metro marran zauritu da.

Ana eta Jokin.

Brawl Stars

Brawl Stars joko bideo bat da, biziki ezaguna. 2017-an sortu zen, Estatu Batuetan egin zen.
Helburuak:
Denak K.O ematea da, salbu modo berezietan. Kopak irabaztea da helburua, eta kopekin opariak irabazten dira.
88 pertsonaia dira eta bakoitzak ditu bere “skin”-ak edo mozorroak. Pertsonai bakoitzak du bere ataka desberdina orduan pertsonaiaren arabera min gehiago edo gutxiago eginen dute, atakaren eremua ere aldatzen da. Pertsonai motak ezberdinak dira kategoriaren arabera : Tank Hiltzaile… baina arrarotasuna ere bada : arraro,super arraro…
Gemak ere badira eta diruarekin erosten ahal dira. Gema horiekin pertsonaiak, mozorroak erosten ahal dira eta botere gehituak indartzeko.
Hala zer den BRAWL STAR joko bideoa.

Kepa, Inaki eta Eneko

Zer da Korrika ?

Korrika AEKkoek antolatzen dute, dirua biltzeko eta beste jende batzuek Euskara ikasteko. Korrika bi urtero da: jendeek Korrika egiten dute Euskararentzat. Kilometroka dirua ematen dute, AEKarentzat. Kantu berri bat bada, beste musika talde batek egina. 10 egunez korrika egiten dute eta lekukoa pasarazten dute elgarrei. Azken egunean irakurtzen dute mezua lekuko barnean zena. Azken Korrika 2024ean zen martxoaren 14etik 24era eta kantua deitzen zen HARRO HERRI. 2026ean iraganen da heldu den Korrika.

Ioritz, Amane eta Antton

DIDIER DESCHAMPS-EN ERRETRETA


Didier Deschamps, Frantziako zango-baloi taldearen entrenatzaileak, erretreta hatuko du 2026eko munduko koparen ondotik Mexikon eta Kanadan pasatuko dena. Jokalaria izan da Nantesen, Marseillan, Bordalen, Juventusen, Chelsean eta Valencian. 1998an munduko kopa irabazi zuen jokalari bezala Frantziarekin, eta ere entrenatzaile bezala 2018an. Baionan sortu da, eta haurra zelarik Baionan jostatu da, horretarako zango baloineko Baionako estadioak Didier Deschamps izena du . Eta jokalari eta entrenatzaile karrera luze baten ondotik erretreta hartuko du .

Dupla Herri Urratsen

2025an Arberoa eta KEI kolegioa (Kattalin Elizalde Ikastegia) laguntzeko izanen da.

Lehen HERRI URRATS 1983an Xalbador kolegioa laguntzeko izan zen eta geroztik urtero ikastetxe desberdin bat laguntzeko egina da. Aurten Arberoa ikastola eta Senpereko kolegioa laguntzeko izanen da. Seaskak antolatzen du. Ikastoletako guraso eta haurrek parte hartzen dute dirua biltzeko:jantziak saltzen dituzte, janaria eta edariak salduz eta kolegioko haurrek pegatinak saltzen dituzte.

Aurten Duplak kantua eginen du. Zetak taldeak kontzertu bat eginen du, gainera Goazeneko aktoreak izanen dira.
Izanen da haurren xoko bat puzgarriekin eta animazioekin.
Aurten lema ELGARREKIN izanen da.
Urtero bezala Senperen izanen da maiatzaren 11an.
Espero dugu Herri Urratsen ikusiko zaituztegula.

Ainhize eta Odon

Los Angeleseko suteak

Los Angeleseko izarren etxeak sutan eta herrietan ebakuatzeko lanak

Los Angelesen, Ameriketako Estatu-Batuet an animaleko suak badira. Etxe ainitz erre dira. Galdu dutenek haien etxea haien familiaren etxeetara joaten dira edo beste herri batetara ebakuatuak izanen dira. 16.425 hektarek su hartu dute Los Angelesen. Suteak urtarrilaren 7an hasi dira. Lehen suteak Joskua Treen parke nazionalean hasi dira. Izar batzuen etxeak erreak izan dira adibidez Johny Halliday eta beste ainitzen etxeak.

Polizia zientifikoa

XX.mendean sortu zen polizia zientifikoa Frantzian, Lyonen.

Lanbide asko dira: krimen bat badelarik arrastoak xerkatzen dituzte, odola, ganibeta, ileak ,.. atzematen dituzte. Mendi batean elur-jausi bat badelarik txakurrekin jendea xerkatzen dute .

Horrez gain aztarna horiek burutzeko, laborategietan gauzak ikertzen dituzte. Pixkanaka mundu osoan garatu zen.
Maddi eta Enaitz

Freestyle txapelketak (FISE)

FISE txapelketa horietara rider anitz heldu dira mundu osotik. Gero kalifikazioak badira. Bi itzuli ditu rider bakoitzak, salbu figura zaila bada notatzea espezialitate anitzetan, Bonus bat dute. Anitz espezialitate badira : Rollera, BMXa, Trotineta, eskaita… Barnean edo kanpoan. Urtero egiten da eta gehienetan Monpellien-en

Julen eta Mattin

Barberaenea jatetxea

Barberaenea jatetxea 1983an sortu da.

Elaia eta Alaia zerbitzariak dira eta sukaldean ditugu : Alain, Odile eta Jon. Jatetxea Bidarraiko elizaren parean da. Etxe handi eta luze baten itxura du. Antton 1983an hasi da eta besteak 1990an. Jatetxe bat nahi zuten, maite zutelako sukaldaritza. Janari biziki ona egiten dute. Adibidez : deserta anitzetan txokolatea ematen dute.

Kepa eta Ana I

Real Madrid vs Barça zango-baloi finala


Erregearen Koparen finala, Real Madridek galdu zuen Barca-ren aurka 5-2. 125 ekipa baziren eta Real Madridek lehena bukatu zuen bere multzoan eta Barçak lehena ere bai berean. Orduan bi ekipak finalean topatu ziren. Finala 2025eko urtarrilaren 12a, Quatarren jokatu da, larunbatez. Golak Barçarentzat: Lamine Yamal, Balde, Levandoski eta Raphiniak sartu zituzten. Raphiniak bi gol sartu ditu. Golak Real Madriden :Kylian Mbappé eta Rodrigok sartu zituzten.

Call of duty joko bideoa


Call of duty WWII atera da 2017ko Azaroaren 3an.Banaka edo anitz naka jostatzen ahal gara. II. gerla mundiala errepresentatzen du. Badira bi modu diferente:bat zonbi eta bestea Nazien kontra.18 urte baino gehiago ukan behar dituzte jokalariek jostatzeko. Joko bideoetarik errealistenetakoa da. Jokoa 2.gerla mundialaren bukaeran hasten da. Frantzian eta Alemanian gertatzen da eta helburua denak hiltzea da eta misioen bukatzea da. Jokoa PlayStationetan eta ordenagailuetan jokatzen da.
Unai eta Jokin

Soinu ttiki” elkartea


“Soinu ttiki” elkartea, 1995 ean sortu zen. Elkarte honen ikasteko tokiak Ipar Euskal Herrian kokatzen dira, zehazki Uztaritzen eta Ezpeletan.
Gure irakasleak Erika Lavillar eta Alain Olaizola Iturralde dira. Elkartea panderoa, trikitixa eta alboka ikasteko egina da.
Astelehenetan eta ostiraletan kurtsoak ditugu. Irakasleek maila guzietan erakasten dute. Ezpeletako taldeak “Paskaleku gaindin” eta herriko ekintzetan parte hartzen du. Uztaritzeko taldeak Hartzaron, Olentzero gauean eta herriko ekintzetan ere parte hartzen du

Maiane eta Marie

Seigarren berriak sartu dira Xalbador kolegioan

Irailaren 2an astelehenez, seigarrenen sartzea izan da. Xalbador Kolegioan, Kanbon. Goizeko 8:30etan
arribatu gara eta jostatzen hasi gara. Berantago helduek deitu gaituzte eta jarri gara. Jokoa bukatu eta Garik
(Kolegioko zuzendaria) erran digu zein gelatan ginen.
Geroago, bi eguneko integrazio egunak ukan ditugu. Lizeoko ikasleekin Kanbo kirol gelan jokoak egin
ditugu. Ttiki lekura joan gara joko parke bat da tranpolinekin Senperen .
Gure bizipena zer da ? Ontsa zen eta nahiko genuke
5.an berdin izatea.

Maddi eta Ana

Chicken Run Marrazki biziduna

Marrazki bizidun hori oiloetaz eta haien egunerokoari buruz mintzo da .

2000.urtean atera dute, Peter Lord eta Nick Park dira filma egileak. Baserri batean gertatzen da. Baserritarrek tresna bat erosten dute oilasko tarten egiteko. Ondorioz, oiloek eskapatu nahi dute. Ginger abenturazalea da, oilo bat da eta berak du taldea gidatzen. Egun batez, Rocky oilarra etorri da “hegal“ eginez eta oilo guziek ikasi nahi dute hegal egiten eskapatzeko. Oiloek lortuko dute eskapatzen ?!

Filma ez da sobera ongi, ez dugu sobera maitatu baina irringarria zen .                

Marie eta Intza 


ARROKAK BESTA BAT ANTOLATZEN DU!!

ARROKAK BESTA BAT ANTOLATZEN DU
Arroka elkarteak urtero besta bat antolatzen du. Aurten irailaren 11an izan zen Itsasuko plazan.

Dioni.A, Ximun.Z, Joel H, Patric.A, Paul.L, Argitxu… Arrokako kide inportanteenak dira haiek dute besta antolatu. Itsasuko ikastolako gurasoak eta Itsasuko kirolariak dira.

Eskalada murru bat proposatzen dute Balaki ezker paretaren gibelean. Murrua pagatzeko urtero irailean iragaten den besta bat antolatzen dute Itsasuko plazan. Eskalada dorre bat instalatzen dute eta 20m-ko tirolina bat ematen dute elkartekideek. Taloak eta edariak saltzen dituzte, janariaz gain, tisertak eta trikotak forma desberdinetakoak saltzen dituzte. Urtero jende anitz joaten da elkartea laguntzera.

Ainhize eta Amane

EUSKAL DERBIA

Azaroaren 24an, euskal derbia ( zango baloina ) iragan da, Athletic Errealaren kontra 21:00etan igande batez. Athleticek 1-0 irabazi du eta Oihan Cansetek du markatu, lehen zatian. Lehen bi ekintzak Athleticek ditu ukan, eta Errealak beste guztia. Baloiren jabetza:64% Errealak eta 36% Athleticek. 90 minuta iraun du partidak. LALIGA: Espaniako txapelketaren baitan, San Mames estadioan, Athleticek etxean jokatu du.

Antton eta Pako

Ezpelarekin dantzan

Ezpela 1969an sortu da, Ezpela besta guztietan da Ezpeleta biziarazteko
Ezpelaren barnean, hamar bat talde dira eta guti gorabehera 150 dantzari
Amalur bestan, Ezpelako dantzari guztiak han ziren, 5 urtetik 75 urteraino. Gure taldea,10-11 urteko neskak dira. Guk Mutxiko bat dantzatu dugu. Antzerkia bukatu delarik publikoak patata tortilla, gasna eta erreximentarekin jan dute.
Eguberrin desfile bat eginen dugu. Elizatik abiatuz plazara arribatuko gara.

Camille eta Mendi

Suhiltzaileak

Hazparneko suhiltzaileak Girondara joan zirelarik laguntzera.
Hazparneko suhiltzaileak Girondara joan ziren 2022ko agorrilean. Hamar egun joan ziren Hazparnekoak,
bost suhiltzaile joan ziren. Girondako basorik handiena erre zen, guti gora behera 32 000 hektarea erre
ziren. Historiako surik handienetariko bat izan zen, ez zen batere erraza itzaltzea eta hilabete bat iragan
zuen. 27 pertsona zauritu ziren eta 0 hil.

Imanol eta Unai

Theodort raplari berria

Theodort raplariak 22 urte ditu eta 2002an sortu da. Bere bideoegile lana gelditu du bere musika egiten hasteko. Azaroaren 22an, bere lehen kontzertua egin du Atabal gelan. Lehenik rap euskal talde bat pasatu da eta Tehodort raplaria bigarrenik pasatu da. Bere album berria aurkeztu du. Bere kantu askotan aipatzen du “nahi duguna izan ahal dugula”. Guk maite dugu ontsa kantatzen duelako eta aipatzen duena maite dugulako.

Julen eta Ximun

Vaiana marrazki biziduna

Vaiana filma abentura filma bat da. Vaiana neska ttipi bat da, uharte batean bizi da. Beti nahi izan du itsasoa deskubritu. Baina, Vaianaren aitamek erraiten dute sobera lanjerosa dela itsasora joatea. Vaiana handitu da beti berdin ametsarekin. Hiruzpalau aldiz Vaiana entseatu da itsasora joaten, baina bere aitamek beti gelditzen dute. Aldiz, bere amatxik beti animatu du bere bihotza segitzen. Bere amatxik itsasoko istorio anitz kontatu dizkio, parte batez berak dio Vaianari itsasoa deskubritzearen emaia eman. Vaianaren aitamak herriko kapitainak dira. Egun batez, Vaianaren koroatzea, Vaiana eskapatu da, bere amatxirengana, itsaso ondoan dantzatzen hari dena. Bere amatxiarekin mintzatu eta Vaianak itsasora joaten berriz entseatu du.

Leire, Vae eta Ana

Zer da Fortnite?

Fortnite joko bideo bat da . Fortnite joko aski errealista da. Sarean aritzen da lagunekin eta munduko beste jendeekin. Helburua da azkenik bizirautea 100 pertsonaien artean.
2017 urtean sortu da eta 12 urte baino gehiago izan behar dituzu jostatzeko.
Badira milaka jokoko pertsonaia irabazten direnak ez dira kontatzen ahal. Mundua aski errealista da.
Armak erabiltzen dira besteak hiltzeko baina badira ainitz mota: spas 12, sniper, scar … arma anitz badira.
Lagunekin jostatzen ahal da irringarria da eta aski zaila da joko bezala. Guk maite dugu eta kontseilatzen dugu entseatzea.

Txema eta Noa

Puntu horren balioa

2024ko azaroaren 16an iragan zen Frantzia Zelanda Berria – errugbi partida.
Zelanda Berriak Haka dantza egin ondoren partida hasi da.
Lehen entsegua markatu du Frantziak 10-0 Frantziarentzat.
Zelanda berriak entsegua markatu du 10-7 Frantziarentzat.
Hiru. Entsegua Zelanda Berriarentzat 13-26 Zelanda Berriarentzat.
Hiru. Entsegua Frantziarentzat 30-26 Frantziarentzat .
Bukatu da partida, Frantziak irabazi du 30-29.

Inaxio eta Ximun