SEIGARRENETAN
5. urtekoak (CM2) eta 6.ekoen arteko lotura CM2ko ikasleen bisita gisa honetan antolatua da :-
-
- ikastetxearen bisita,
- 5.eko kurtso batean parte hartzea,
- aire hartzean beste ikasleekin egotea.
-
Ikasleen ongi etorria eskola sartze egunean
6.eko ikasleek lehen egun hau ahal bezain ongi bizi dezaten, bi egunetan egiten da eskola sartzea.
-
-
- 1. eguna 6.eko ikasleentzat da bakarrik. Ikasleek geletako irakasle arduraduna eta zurkaitzarekin pasatzen dute lehen egun hau. Antolaketa berezi bat proposatua da ikasleen integrazioa eta lehen urratsak errexteko ikastetxean.
- 2. egunean denak elkarrekin.
-
Zurkaitzak animatua Laguntza Pertsonalizatua saioetan (LP) edo gelako irakasle arduradunak kontzertazio orduetan. Helburua da ikasleen laguntzea
-
-
- ikastetxea eta honen ibilmoldea ezagut ditzaten,
- funtsezko prozedurak (egiten jakitea) kausi ditzaten, hala nola, beren materiala ekartzen, testu kaiera erabiltzen, kaierak eta sailkatzaileak erabiltzen, beren astea antolatzen jakin dezaten.
- prozedura intelektualak gara ditzaten, hala nola, oinarrizko buru-eragiketak landuz eta garatuz, ikasgaiak ikasten, lanak egiten eta aurkezten ikas dezaten, alde batetik ; so eginez, galderak eginez, deskribatuz, asmatuz, definituz, irudikatuz, beste aldetik.
-
Programa berezi bat segituz, maila osoa zinemara doa urtean 3 aldiz. Gai desberdinetatik elikatzen da proiektu hori, bai filma ikusi aitzin, bai ondotik.
BOSTGARRENETAN
Booktrailer txapelketaZer da : Elepika festibalaren kari, euskarazko irakurketa bultzatzeko xedearekin, Kanboko eta Uztaritzeko mediatekek, Itsasuko liburutegiak eta ERROBIko Euskara eta Kultur zerbitzuek Booktrailer lehiaketa bat antolatzen dute Aldudarrak bideo enpresaren laguntzarekin. Euskara irakasleak IDZko irakaslearekin eramaten du proiektua.
Metodologia laguntza
Zurkaitzak animatua Laguntza Pertsonalizatua saioetan (LP) edo gelako irakasle arduradunak kontzertazio orduetan.
LAUGARRENETAN
Kolegioa zinemaraPrograma berezi bat segituz, maila osoa zinemara doa urtean 3 aldiz. Gai desberdinetatik elikatzen da proiektu hori, bai filma ikusi aitzin, bai ondotik. "Zinegin" euskarazko zine festibalaren kari, ikasleekin euskarazko filmen lanketa eginen da ere.
Metodologia laguntza
Zurkaitzak animatua Laguntza Pertsonalizatua saioetan (LP) edo gelako irakasle arduradunak kontzertazio orduetan.
HIRUGARRENETAN
Metodologia laguntzaZurkaitzak animatua Laguntza Pertsonalizatua saioetan (LP) edo gelako irakasle arduradunak kontzertazio orduetan.
Orientazioari buruzko hezkuntza
Ikasleen proiektuak geroari buruz : irakasle bat astean 3 orduz horretara emana da, eta ikasleak bakarka hartzen ditu. Helburua : egitasmoen hautatzea, errealitatea kontuan hartuz eta bururatzeko urratsak planifikatuz
-
- bakoitzaren hautuaren arabera jarriz,
- informazioak hartuz,
- erabaki bat hartzera saiatuz,
- urratsak planifikatuz.