Informazio eta Dokumentazio Zentroa :
- Ekitaldi pedagogikoak
- Urtero aberastua eta modernizatua
- Informatikaz kudeatua
- Munduari lotua
Ibilmoldea :
Dokumentazio eta Informazio zentroa zabalik da aire hartzeetan.
Estudio denboretan, ikasleek talde ttipika eta klase erdika erabiltzen dute, dokumentalistak eta gaiko irakasleak elkarrekin finkatu lan espezifikoen egiteko.
Zentroak ondoko zerbitzuak eskaintzen ditu :
- Tokian berean irakurketa librea : literatura, aldizkariak, prentsa…
- mailegutzak etxean irakurtzeko,
- informazio bilaketa eta dokumentuekin burutu lanketak, zentroko ontasunak baliatuz (liburu, CD-ROM eta beste) baita kanpoko datu baseak ere, dokumentalistaren laguntzarekin, Internet sarean ibiliz.
JUUL kanpaina
Dokumentalistak antolaturik.
Zer da : haurren irakurketaren zaletasuna elikatzeko helburuarekin, Nafarroko Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen liburuen eta liburu ilustratzaileen hauteskundeak dira. Helburua :
- Haurrek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburuak hautatzea. Ikasleak jarriko ditugu epaile. Beraz, ikasleek haututako liburuak, beraiek hautatuak izan behar dute eta ez, guk irakurtzera behartuak.
- Haurrek gustukoen dituzten liburuen ilustratzaileak aukeratzea
Klikatu liburuan, IDZen fondora joaiteko