Proiektuaren helburuak :
-
- Ikasgaien arteko zentzua eta loturak indartzea
- Adimen forma desberdinak azkartzea
- Elkarlana ikastea, ahozkoa menperatzea, gogoeta kritikoaren garapena laguntzea
- Konpetentzien bidezko hezkuntza eta euskal kurrikuluma-k finkatu helburuen betetzea, egoera konplexu eta anitzen bidez
Usaiako kurtsoak
-
- Kurtsoak, ikasleen jakitate eta gaitasun anitzen arabera antolatuak dira
- Irakasle bakoitzak ikasleengandik igurikatzen duena zehaztu behar du. Hala nola :
-
- lanaren antolaketa
- idazlanen aurkezpena
- ikasteko erabiliak diren metodoak
- ebaluazio moduak, e.a
Kurtso denboran, irakasleak ikasleek ikasten dutenari zentzua bilatzen diotela zaindu behar du. Norberaren eta taldearen ikerketa laguntzen du
Ebaluazio formatzailea erabilia da ikasleak bere ezagutzen, baliabideen eta ahultasunen maila azter dezan. Horrek beharrezkoak diren jakitateen jabe izateko eta tresna intelektualen lortzeko bidean ezartzen du ikaslea
-
- Prozesu honen bukaeran ebaluazio somatiboa egiten da
- Notarik gabeko ebaluazioa erabiltzen da, Seaska osoan berdinak diren item hauen bidez : Lorpen Eskasa (LE), Indartzekoa (I), Lortua (L) eta Osoki Lortua (OL). 2018/2019an, notak erabiliko dira oraino 3.etan.
- Pedagogia ikasleen beharrei egokitzea da irakasle guzien grina
GIP (Gaiarteko Irakaskuntza Praktikoa)
Gai desberdinetako irakasleen arteko elkarlana da, bukaeran ekoizpen konkretu bat duena, eta urtean zehar une zehatz batean dagokien irakasleen kurtsoetan eramaten dena.
Helburua ikasten denari zentzua ematea da, ikasgaien arteko mugak hautsiz, ber kontzeptuaren inguruan ikasgai desberdinen artean lan eginez. Proiektua ekoizpen praktiko batekin bukatzen da.
-
- 6.etan :
-
- MITOLOGIA : Historia/geografia, Frantsesa, Euskara, IDZ, Arte Plastikoak
-
- 5.etan :
-
- URA : Teknologia, Historia/geografia, Fisika, Biologia
- OSASUNA : Biologia, Gorputz Heziketa
-
- 4.etan :
-
- DURANGO : IDZ, Euskara
- ORIENTAZIOA : Euskara, Irakasle Arduradunak, Biologia
-
- 3.etan :
-
- PAK proiektuari lotua
IALA (Ikasgaien Arteko Lan Asteak)
IALA (Ikasgaien Arteko Lan Asteak)
Bi IALA antolatuak dira urtean zehar. Kolegioko ikasle guziek gai bakarra eta berdina lantzen dute.
Gai hau mailaka lantzen da molde desberdinez :
-
- astelehen-astearte-asteazkenetan, kurtso, bisita eta kanpoko aditu batzuen parte hartzearen bidez
- Ortzegunean eta ortzirale goizean, ikasleak zurkaitz taldeetan elkartzen dira, maila desberdinetako 3 edo 4 ikasletako azpi taldeak osatzeko, norberaren ahozkoa eta ekoizpen kolektiboaren prestatzeko
- Ortzirale arratsaldean ikasleen lanen aurkezpena, epaimahai batek ebaluatua. Irakasleekin batera behatzaile gisa buraso, hezkuntza taldeko kide edota Seaskako profesionalek parte har dezakete.
Zurkaizgoa eta Laguntza Pertsonalizatua (LP)
Zurkaitz taldeak maila desberdinetako ikaslez osatuak dira, ikasleen arteko ezagutza, harremanen eta elkar laguntzaren sustatzeko.
Zurkaitzak, taldea 3 saioz astean hartzen du egunaren azken orduan:
-
- 2 orenez "Laguntza Pertsonalizatua" (LP) saioetan.
- saio batez Bilan Orduan (BO) zurkaitz taldetan, edo gelako kontzertazio orena bilakatzen ahal dena
Ahalmen urriko ikasleen integrazioa
-
- Eskolako ingurumen arruntean (Seaskako Integrazio Batzordearen dispositiboaren laguntzarekin)
- IEP-en (inkusiorako egitura pedagogikoa). Seaskan inklusiorako egitura pedagogiko baten irekitzea erabaki da lehen aldikoz 2010eko sartzean eta Xalbadorren kokapen geografikoarengatik. (Ikus proiektu osoa eranskinean)
- Ikasle bakoitzari proiektu egokitua bere erreferentzia gelako ahal bezain bat kurtso segi dezan. Egitasmo horrek etengabeko elkarlan handia erakartzen du IEPeko irakaslea eta besteen artean.