![](http://xalbador-kolegioa.eus/xalbador/wp-content/uploads/2022/12/PHOTO-2022-12-04-10-40-50-1024x682.jpg)
ZER : Euskararen erabilpena bultzatzeko helburua duen ariketa.
NOIZ : Azaroaren 18tik abenduaren 2ra.
NON : Euskal Herri osoan egiten den ariketa da.
NOR : Denei zabaldua da, euskara erabiltzen dutenei baita ikasten dutenei ere 16urtetik goiti.
NOLA :“Ahobizi” rolaren helburua: Euskara ulertzen dutenekin euskaraz aritzea eta ez dakigunean ulertzen duten lehen hitzak euskaraz.
“Belarriprest” rolaren helburua: Nire gaitasun eta aukeren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin baina nirekin dakitenak euskaraz aritzea nahi dut.
LELOA : “Hitzez ekiteko garaia”.
Xalbador kolegioan ere euskaraldian parte hartu dugu gure euskaraldia eginez.
Egunero ikasle bakoitzak neurtu du bere euskararen erabilpena : “Ni, gaur, atzo baino gehiago euskaraz aritu naiz” ekimenarekin.
Ekimen desberdinak proposatuak izan zaizkie : txapak egitea, Euskaraldiaren koreografia ikastea, kolegioa apaintzeko bandelorak egitea.
GAIA elkartearekin tradiziozko euskal joko eta kirolak entseatu dituzte ikasleek :
![](http://xalbador-kolegioa.eus/xalbador/wp-content/uploads/2022/12/PHOTO-2022-12-04-10-40-40-1024x682.jpg)
![](http://xalbador-kolegioa.eus/xalbador/wp-content/uploads/2022/12/PHOTO-2022-12-04-10-40-37-1024x682.jpg)
![](http://xalbador-kolegioa.eus/xalbador/wp-content/uploads/2022/12/PHOTO-2022-12-04-10-40-35_1-1024x682.jpg)
![](http://xalbador-kolegioa.eus/xalbador/wp-content/uploads/2022/12/PHOTO-2022-12-04-10-40-35-1024x682.jpg)
![](http://xalbador-kolegioa.eus/xalbador/wp-content/uploads/2022/12/PHOTO-2022-12-04-10-40-34-1024x682.jpg)