Etxekoak: kritika literarioa

 

Azaroaren 16an, 4.eko ikasleak Huts teatroaren Etxekoak antzerkia ikustera joan gira Luhusoko Harri Xuri gelara.

Antzerki honetan, Maddi neska gaztea etxera sartzen da, maitemindurik. Afrikan egon da urtebete eta han du ezagutu Mamadou. “Beltza da, eta ederra, zentzu guzietan” dio Maddik.

Etxean eta herrian, onartuko ote dute maitasun hori? Familiak, Imanol, Amama eta Goiok, nola hartuko du berri hura?

Amamak argiki adierazten dio Maddiri euskaldun bat nahiagoko zuela. Goiok, aldiz, sentimentala baita, haien maitasuna idealizatzen du, legeak eman zailtasun guziak ulertu gabe. Maddik ere ez du dudatzen Mamadou Afrikatik etorriko dela paper-gabea eta pobrea izanagatik: maitasuna badelarik, eskubidea badagoela pentsatzen du. Baina mundua injustoa da eta hori ulertarazi nahi dio Imanolek: lege eta muga absurdoak hor dira.

Antzerki honek maitasuna, arrazakeria, immigrazioa aipatzen ditu.

Antzerki honetan momentu irrigarriak eta absurdoak daude. Irri egin dugu Goio Mamadourekin telefonoan mintzo delarik eta Goiori “Txolin” deitzen diotelarik maitasunez hitz egiten duelako.

Antzerki hori biziki maitatu dugu eta ikustera joatea aholkatzen dizuegu memento goxo eta irrigarri bat pasatuko duzuelako, gizarte gaiei buruz gogoeta sakona piztuz.

Nahia Echeberry Larcabal ; Luken Noden ; Betti Albor; Irati Forsans-Aire; Joana Dubourg-Hiriart (4A)